Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Ingurumena, obrak, zerbitzuak, auzoak

Gaiak

Hauek dira Tolosako Udalak herritarren iradokizunak, iritziak eta eskakizunak jasotzeko sailkatu dituen  gai-arloen artean "Ingurumena, obrak, zerbitzuak, auzoak" arloarekin loturiko gaiak. Horietako edozeinetan sartuta, gai bakoitzari buruzko informazio osagarria eskuratuko duzu, eta, horrez gainera, aukera izango duzu –zenbait gaitan– herritarren ekarpenak eta Udalaren erantzunak eta komunikatuak kontsultatzeko.

Ingurumena
Udalerriko industriaren zein partikularren kontrolik gabeko hiri hondakin solidoak egotearekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Kalteak bide publikoan
Bide eta /edo espazio libre publikoetan edozein irregulartasun edo kalte (baldosa apurtuak, kutxetak, eta abar...) antzematearekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Obrak
Bide sarean edo jabetza eta erabilera publikoko udalaren espazio libreetako hegadan, lurrean edo lurpean egindako edozein obra, instalazio edo jarduerarekin (obren ondorioz zikinkeria egotea, eta abar) zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Berdeguneak
Udalerriko berdeguneak jarri, onik zaindu, erabili eta gozatzearekin (ureztatzea, zuhaitzak fumigatzea, inausketa, eta abar), baita horietan instalatuak dauden elementuekin ere, horiek babesteko asmoz, zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Hiri altzariak
Kokapena zein elementuen (eserlekuak, kabinak, markesinak, paperontziak, postontziak, seinale zutoinak, iturriak, zabuak) berezko ezaugarriei dagokienez, hiri altzarien artean integratuak dauden elementuen egoera orokorrarekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Kaleko argiak
Kaleko argiekin, Gabonetako argiekin, baita eraikin publikoen argiztatzearekin (erreta dauden kale argiak, argien inguruko arazoak, fatxadetako kableak, eta abar) ere,zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Kale garbiketa eta hondakinen bilketa
Udalerriko garbiketa publikoarekin, baita hiri altzariekin zein jarduera horiek garatzeko beharrezko diren ekipoekin (paperontziak, bilketa-guneetako pibotak, erraztatzeko makinak, kamioiak, eta abar) ere, zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria