Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Ekonomiaren sustapena, merkataritza, feriak eta turismoa

Gaiak

Hauek dira Tolosako Udalak herritarren iradokizunak, iritziak eta eskakizunak jasotzeko sailkatu dituen  gai-arloen artean "Ekonomiaren sustapena, merkataritza, feriak eta turismoa" arloarekin loturiko gaiak. Horietako edozeinetan sartuta, gai bakoitzari buruzko informazio osagarria eskuratuko duzu, eta, horrez gainera, aukera izango duzu –zenbait gaitan– herritarren ekarpenak eta Udalaren erantzunak eta komunikatuak kontsultatzeko.

Ekonomiaren sustapena, Emari, Enplegua, Enpresak
Herriko jarduera ekonomikoa kudeatu eta sustatzearekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak: enpresak sustatu, merkataritza arloa sustatu eta dinamizatu, ekonomia arloetan elkarteak sortzeari lagundu, eta abarri buruzkoak.
Zerbitzu turistikoak
Tolosari buruzko informazio turistikoari (Turismo bulegoa, web-orria, foiletoak, planoak,...) buruzko gaiak.
Azokak eta merkataritza
Bide publikoan egiten den salmentarekin (salmenta ibiltaria, bide publikoan jartzen diren azokak eta azoka txikiak, legez kanpoko salmenta, ...) zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria