Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com
Tokia: 

Ohiko galderak

Ohiko galderak, herritarren postontziari buruz

1. Non azal diezaioket kexa edo iradokizun bat Udalari?
- Herritarren postontzian. Tolosako Udalaren web-orriaren bitartez balia dezaket zerbitzu hori.
- 943697500 telefonora deituz
- Udate herritarren arretarako zerbitzuan

2.  ¿Neure burua identifikatu behar dut Herritarren postontzian parte hartzeko?
Herritarren postontzian era publikoan zein pribatuan har daiteke parte.  Bakoitzak erabakitzen du bere parte-hartzea Udalaren web-orrian zabaldu nahi duen ala ez.  Parte hartzen duzun gaia publikoa bada, zure iruzkina ere publikoa izango da; hori bai, soilik zure inizialak agertuko dira eta inoiz ez zure izen-abizen osoak.

3.  Zergatik ez dut jasotzen mezurik erregistroa egiterakoan?
Behin erregistroa egindakoan, sistemak mezu elektroniko bat bidaliko dizu zuk emandako e-mail helbidera. Mezu hori postontziaren sarreran ez badago, beharbada baztertutako mezuetara edo SPAM delakoetara bideratuta egon daiteke.

4.  Zer alde dago modu publikoan edo modu pribatuan parte hartzearen artean?
Modu publikoan parte hartuta, beste pertsona batzuek zure eskaera edo iradokizuna ikus dezakete, eta beren iruzkinak gehitu.  Horrela, gardentasuna bultzatzen da, Udalak ere modu publikoan erantzuten baitu. Modu pribatuan parte hartzea aukeratzen baduzu, zure gaia ez da Udalaren web-orrian ikusiko, eta zuk baino ez duzu erantzuna jasoko.


5.  Modu pribatuan parte har dezaket gai publiko batean?
Ez. Lehendik ere bazegoen gai bati buruz eginiko iruzkinak publikoak izango dira beti.  Modu pribatuan parte hartzekotan, beste gai bat planteatu beharko duzu, eta pribatu gisa adierazi.

6.  Udate herritarren arretarako zerbitzuan edo 943697500 telefonoaren bidez aurkeztutako gaiak ere udalaren web-orrian argitaratzen dira?
Bai. Herritarrek modu publikoan parte hartzeko borondatea agertzen duten guztietan, postontziko gaiak eta haiei emandako erantzunak web-orrian agertuko dira.

7.  Zergatik aukeratu behar ditut gai-arloa eta gaia?
Gaia zenbat eta zehatzagoa izan, mezua azkarrago eta zuzenago iritsiko zaielako Udalean alor horren ardura duten pertsonei, azken batean haiek erantzun behar baitizute

8. Zergatik ez da ageri udalaren web-orrian nire kexa edo iradokizuna?
Udaleko arduradun talde batek moderatzen ditu jasotako edukiak, zerbitzua era egokian erabiltzen dela bermatze aldera. Herritarren postontziaren erabilera-baldintzen arabera, Udalak eskumena izango du mezuak kentzeko baldin eta hitz edo adierazpen iraingarriak, arrazistak, xenofoboak eta sexistak badituzte, eta indarkeriaren apologia egiten badute edo hartara bultzatzen badute.

9.  Nola identifikatuko dut Udalaren erantzuna?
Erantzunari erantsita erreferentziazko ikur bat agertzen da, eta atzealde ilunagoan ageri da erantzun hori.

10.  Nire gaia pribatua bada, nola ikusiko dut erantzuna?
Gai bat pribatua izan dadin aukeratzen baduzu, modu berean pribatuan erantzungo zaizu.

11.  Ahaztu egin zait identifikazio-kodea. Zer egin behar dut erantzuna jakiteko?
Erregistroa egiteko atal berean baduzu lotura bat  Pasahitza gogoratu  izenekoa. Behin orri honetan, bere garaian erregistroa egiteko eman zenuen posta helbidea sartu behar duzu; helbide horretara bidaliko dizugu berriz mezua zure pasahitza gogorarazteko. Edozein kasutan, gurekin harremanetan jar zaitezke honako helbidean  udate@tolosakoudala.net edo honako telefonora deituta: 943 69 75 00.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria