Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

"La bola negra" ezin ikusi

Iruzkin berri bat gehitu
Asteburu honetan "La bola negra" pelikularekin gertaturikoak haserre gaitu. Abonoa daukagu eta ezin izan dugu filma ikusi. Nonbait, larunbat arratsaldean jada agortuta zeuden sarrera guztiak. Zinezaleak gara, abonua erosten dugu zintzo eta konpromiso hori hartzen dugunok zinearekiko beste tratu bat merezi dugula uste dugu. Abonua erostean gure telefonoa eskatzen zaigu. Zergatik ez bidali sms-a esanez, adibidez, leihatila irikiko dela guretzat ordu jakin batean. Pelikularen arrakasta aurreikusita - onartzen dugu industriaren zehaztasunak ez ditugula ezagutzen - ez zen posible film hori 3 edo 4 aldiz proiektatzea asteburu honetan? Edota programatzea berriro azaroan.? Uste dugu ez litzatekeela gehiegi eskatzea beste jarrera bat proaktiboagoa izatea Kultura sailean.
J.S.Z. 12/10/2026 16:24 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria