Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

"La bola negra" ezin ikusi

Añadir nuevo comentario
Asteburu honetan "La bola negra" pelikularekin gertaturikoak haserre gaitu. Abonoa daukagu eta ezin izan dugu filma ikusi. Nonbait, larunbat arratsaldean jada agortuta zeuden sarrera guztiak. Zinezaleak gara, abonua erosten dugu zintzo eta konpromiso hori hartzen dugunok zinearekiko beste tratu bat merezi dugula uste dugu. Abonua erostean gure telefonoa eskatzen zaigu. Zergatik ez bidali sms-a esanez, adibidez, leihatila irikiko dela guretzat ordu jakin batean. Pelikularen arrakasta aurreikusita - onartzen dugu industriaren zehaztasunak ez ditugula ezagutzen - ez zen posible film hori 3 edo 4 aldiz proiektatzea asteburu honetan? Edota programatzea berriro azaroan.? Uste dugu ez litzatekeela gehiegi eskatzea beste jarrera bat proaktiboagoa izatea Kultura sailean.
J.S.Z. 12/10/2026 16:24 Enfadado 
Tolosako Udala: Responsable Departamento Cultura
Kaixo, Eskerrik asko zuen iritzia eta kezka gurekin partekatzeagatik, baita zinemarekiko duzuen interesa eta konpromisoa adierazteagatik ere. Ulertzen dugu La bola negra filma ikusteko aukerarik gabe geratu izanak sortu dizuen haserrea, bereziki abonuaren erabiltzaileak izanik. Hala ere, gogorarazi nahi dizuegu abonuaren helburua sarrerak prezio merkeagoan eskuratzeko aukera eskaintzea dela, eta ez duela sarrerak beste erabiltzaileek baino lehenago erosteko lehentasunik ematen. Sarrerak eskuragarri dauden bitartean eros daitezke, eta, eskaria handia denean, gerta daiteke edukiera bete eta sarrerarik gabe geratzea. Eszena bonuarekin bai ematen dugula lehentasuna, baloratuko dugu ea zinemarekin egitea bideragarria den. Bestalde, kontuan izan behar da gure zinema areto bakarrekoa dela, eta horrek programazio aukerak mugatzen dituela. Filmak emanaldi gehiagoz eskaintzea edo asteburu berean hainbat aldiz programatzea ez da beti posible, beste film eta jarduerei ere lekua egin behar baitzaie programazioan. Dena den, jakinarazi nahi dizuegu La bola negra filmaren beste emanaldi bat programatua dugula urriaren 23rako, filma ikusteko aukerarik izan ez duzuenok beste aukera bat izan dezazuen. Eskerrik asko berriro zuen iruzkinagatik. Horrelako ekarpenek gure kultur eskaintza hobetzen laguntzen digute. Adeitasunez, Kultura Saila
  26/10/2026 08:18
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb