Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Plaza Berri- Ezin bizi

Iruzkin berri bat gehitu
Zorionak txosnei 4:00ak arte musika jartzeko baimena emateagatik! Egia esan, lan egin behar dugunontzat eta Plaza Berrin bizi garenontzat gozada bat da hiruzpalau gautan ia lorik egin gabe egotea. Nabari da asko kezkatzen zaretela bizilagunokin, alternatiba berriak bilatzen dituzuela, udal berria dugula eta gauzak aldatzen ari direla. Ez genuke, ordea, pribilegio honetaz beti gu onuradun izan nahiko, ez da bidezkoa. Horregatik datorren urtean alkatearen etxearen azpian jartzea proposatuko nuke, hurrengoan zinegotziarenean, denek goza dezazuen. Susmoa dut horrela eginda ordutegia murriztuko litzatekeela, baina arriskatu behar. Edo bada, nonbait, arrazoi pisutsua, tradizio handikoa, eta Plaza Berri da toki sakratua non beti kokatu behar diren gaueko ordu txikiak arte ekintza kultural hauek, alegia, alkohola eta regetoia mugarik gabekoak? Txosnak etxe gutxiago dagoen toki batean eta, batez ere, irekiago dagoen lekuan (eta ez plaza itxi batean) jarriko bagenitu, kultura horren zati handia galduko genuke, ezta? Amaitzeko, eskerrak eman egiten duzuen lanagatik, arazoak beti bezala bere horretan uzteagatik, arriskatzeagatik gure bizimodua hobetzearren. Horri esker, asko bihar zombi baten moduan joango gara lanera edo dena delakora, atzo, bihar, etzi nahiz etzidamu bezala, 30 urtez ordaintzen izango garen gure etxean ezin baitugu lo egin. Animaliak bezala, ordea, ohituko gara, horretarako ditugu inauteriak, nola ez, eta beste hainbeste ekintza urtean zehar. Zorionak, bihotz-bihotzez!
I.M.O. 29/6/2026 17:13 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria