Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Plaza Berri- Ezin bizi

Añadir nuevo comentario
Zorionak txosnei 4:00ak arte musika jartzeko baimena emateagatik! Egia esan, lan egin behar dugunontzat eta Plaza Berrin bizi garenontzat gozada bat da hiruzpalau gautan ia lorik egin gabe egotea. Nabari da asko kezkatzen zaretela bizilagunokin, alternatiba berriak bilatzen dituzuela, udal berria dugula eta gauzak aldatzen ari direla. Ez genuke, ordea, pribilegio honetaz beti gu onuradun izan nahiko, ez da bidezkoa. Horregatik datorren urtean alkatearen etxearen azpian jartzea proposatuko nuke, hurrengoan zinegotziarenean, denek goza dezazuen. Susmoa dut horrela eginda ordutegia murriztuko litzatekeela, baina arriskatu behar. Edo bada, nonbait, arrazoi pisutsua, tradizio handikoa, eta Plaza Berri da toki sakratua non beti kokatu behar diren gaueko ordu txikiak arte ekintza kultural hauek, alegia, alkohola eta regetoia mugarik gabekoak? Txosnak etxe gutxiago dagoen toki batean eta, batez ere, irekiago dagoen lekuan (eta ez plaza itxi batean) jarriko bagenitu, kultura horren zati handia galduko genuke, ezta? Amaitzeko, eskerrak eman egiten duzuen lanagatik, arazoak beti bezala bere horretan uzteagatik, arriskatzeagatik gure bizimodua hobetzearren. Horri esker, asko bihar zombi baten moduan joango gara lanera edo dena delakora, atzo, bihar, etzi nahiz etzidamu bezala, 30 urtez ordaintzen izango garen gure etxean ezin baitugu lo egin. Animaliak bezala, ordea, ohituko gara, horretarako ditugu inauteriak, nola ez, eta beste hainbeste ekintza urtean zehar. Zorionak, bihotz-bihotzez!
I.M.O. 29/6/2026 17:13 Enfadado 
Tolosako Udala: Responsable Departamento Cultura
Kaixo, Sanjoanak izan direla eta, Udalak bolumenari eta ordutegiei dagokienez ezarritako mugak daude. Sentitzen dugu kasu honetan ez bete izana. Dena den, txosnetakoei jasotako kexa jakinaraziko diegu, eta etorkizunean egoera horiek hobeto kontrolatzen saiatuko gara, ezarritako baldintzak bete daitezen. Bestalde, jakinarazi nahi dugu Udala Plaza Berriko jarduerak urte osoan zehar herriko beste plaza batzuetara ere zabaltzen saiatzen ari dela. Helburua da jarduerak modu orekatuagoan banatzea, plaza bakar batean urte osoan hainbeste ekitaldi ez pilatzeko eta herriko gune desberdinak dinamizatzeko. Eskerrik asko zure ulermenagatik eta helarazitako iruzkinagatik.
  14/7/2026 09:50
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb