Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Sarrerak kobratzearen timoa

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo, Beste hainbeestei bezala, zezenetako sarrerak erosteko 4 ak puntuan ordenadorearen aurrean nengoen. 4ak eta 5 minutuetara iganderako 5 sarrerak erosi nituen eta kargua kontua ziurtatu. Erosita zeuden bezela, momentu horretatik ezin nituen egun horretarako nere izenean gehiago erosi, baldintza horrela zelako. Ni lasai nengoen, kargua banuelako. Denbora pasa eta sarrerak ez zirela iristen konturatzerakoan Udaletxera deitu eta inzidentziak lantzen ari zirela eta lasai erantzuna jasoko nuela. Noski baietz!!!... handik bi egunetara, mail bat jaso nuen. Laburbilduz, sarrera gabe geratu nintzen eta zozketarako zorte on desiatzen.... A ze katxondeoa! Nik sarrerak erosi nituenean, abisua jaso ez gero, jarraituko izan nuke beste batzuk lortzen...baino ez nuen aukerarik izan...eta handik 2 egunetara sarrera gabe negoela abisatu! Mesedes, errespetu bat! Onartzen dut, arazoren bat sortzea, baino kobratu omdoren oraindik bazeuden zezen plazako sarrerak libre, zozketarako, takillantzako. Ba errorea onartu, eta kargua genituen guztiei beste portzentaieko sarrererik kendu. Guk bai ez dugula ezer ikusirik ez aurdarik gertatu sen errorearekin. Bai lotsagarria Udalaren erantzuna, Zezen Plaza Tolosan dago, ez bibe...eta tolosarrei babestu behar...ez bibe.... Orain gehienez, Barkamen bat eta sentitzen dut hurrenarako saiaruko gara. Ez jaun andreok, hori errazana, herritarron eskubideak errrspetatu eta ez "pasapalabra" egin.
Z.A.L. 18/2/2020 13:14 Haserre 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Kaixo: Sisteman akats bat egon zen eta sarrerarik gabeko kobraketak egin zituen. Salerosketa ez da burutzen sarrerak jaulki bitarte, eta beraz, erosketak horiek ez dira egintzat ematen. Kasu hauetan gaizki kobratutako dirua itzultzen da, diru hori ez baitago lotuta sarrerekin. Halere, erantzuna ez zen behar bezain azkarra izan eta horregatik barkamena eskatzen dizuegu. Adeitasunez
  20/2/2020 08:44
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria