Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

ZIGARRO KOLILLAK LURREAN

Iruzkin berri bat gehitu
Taberna, okindegi, kafetegi eta lokal komertzial askok eztaukate hautsontzirik terrazan edo kanpoan jartzen dituzten mahai edo toneletan. Barruan erre ezin denetik kolilla ugarik lurrean bukatzen du. Lurretik alkantarilletara eta segidan ibaira-itsarora. Etxe azpiko adibide bat, taberna eztena. Ofizinetako lokal bateko langileak egunean zehar erretzera atera eta kolilla aparkatutako kotxeen azpira. Berdin, azkenean Oriara.
I.T.A. 1/3/2019 07:54 Triste 
Herrikide honek egindako iradokizunak aukera ematen dit gogorarazteko Larramendi auzoan zigarrokinekin gertatzen zaiguna. Zientoka izkutatzen dira lurreko harlauzek dituzten zirrikituetan. Ohiko garbiketak, urarekin edota makinarekin, ez du ezertarako balio kasu horretan. Ezta txikleak altxatzeko ere. Badago inor udaletxean gai hauek kezkatzen dutena?
J.S.Z. 1/3/2019 13:43 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria