Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Hiribusaren ordutegia

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo, Proposamen bat egin nahi dut hiribusaren ordutegiaren inguruan. Autobusa arratsaldeko 16.50tan gelditzen da Geltokian. Herrikideko ikasleek 17.00tan ateratzen direnez eskolatik, posible litzateke autobusa 17.10 - 17.15tan gelditzea Geltokian? Modu horretan autobusez joan ahal izango lukete kiroldegira. Jakina da ordu horretan kiroldegian aparkatzea oso zaila dala, kotxe asko egoten dira leku txarrean geldituta umeak jeitsi eta kiroldegian sartzeko. Hortaz segurtasunean irabaziko genuke, sustatuko genuke garraio publikoa, bakarrik badoaz sustatuko genuke ere beraien autonomia ... Horrekin lotuta, ze adinetik aurrera joan daitezkeen umeak bakarrik autobusean? Eskerrik asko!
U.U.U. 25/1/2019 00:00 Normala 
Arrazoi guztia duzu. Xelebrea da Usabalen umeentzako aktibitate gehien dagoen orduan autobusak etenaldia egitea. Bostak seiak bitarten umeentzako aktibitate gehienak daude eta ez da autobus bakar bat iristen ordu horretan. 16:59tan iristen dena goizegi abiatzen da ikasleek hartu ahal izateko, eskolatik ateratzeko daude edo atera berriak. 18:08 iristen dana berandugi da garaiz iristeko.
P.A.A. 25/1/2019 12:20 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria