Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Larramendiko trafiko arauen urraketak

Iruzkin berri bat gehitu
Larramendi auzoan hainbat trafiko arau ez da betetzen eta, jarrera horiek zuzentzea oso garestia ez den arren, badirudi udalean ez duela inork erantzunkizun hori hartzen. Banan banan zehaztuko ditut, nire uste apalean, konpondu beharrekoak: 1- Gehiegizko abiadura Larramendi kalean. Mugatuta badago ere, 30 km/ordukoa, herri osoan bezala, askoz azkarrago joaten dira guztiak. Behin baino gehiagotan eskatu dut zerbait egiteko. Bitartean, kiroldegian adibidez, altxatu egin dira zebra bideak026 Badakit altxatzearena kritikatu egiten dutela zenbait profesionalek eta herritarrek (anbulantziak erabiltzen dituztenek adibidez) baino beste soluzio batzuk badaude026Kontua da lur azpiko tartean "majo" zapaltzen dela azeleragailua eta, ondorioz, zarata handitu egiten da. 2- Larramendi kalean," u" forma duten bi bide horietan, debekatuta omen dago aparkatzea bihurguneetan baino egunero egunero hor topa ditzakezu kotxeak. Isunak oso gutxitan ikusi ditut eta, egia esan, ez dakit zertan oinarritzen den udaltzaingoa isun horiek jartzeko, ez baitago seinalik ez bertikalik ez horizontalik debekua adierazten duena. Zergatik ez dira marra oriak pintatzen? 3- Maddalen kaletik ateratzean badago seinale bat adierazten duena derrigorrez eskubira joan beharra dagoela; ba, askok eta askok ezkerrera jotzen dute. 4- Uzturre kaletik ateratzean ezin da ezkerrera jo, baino askok hori egiten dute. Eta sartzean, Gasteiztik etortzen zarenean, ezinbestez joan beharko genuke biribilguneraino baino askok ez dute hori egiten eta zuzenean sartzen dira, etengabeko marra zapalduta026 5- Ibaiondo eta Larramendiren arteko trafikoak zaintzen duen sistema semaforikoa hobetu beharra dago. Errepikatuko dut duela hainbat aste kontatutakoa: istripuak txiripaz ez dira gertatzen. Alde batetik, gidari asko, zubitik datozenak batez ere, ez dira konturatzen gorri dutenean Ibaiondoko semaforoa eta oinezkoek lehentasuna dutela; eta bestetik, kotxeen artean ere, arazoak daude ez baitakite nork duen lehentasuna, zubitik datorrenak Larramendirantz edota Larramenditik Ibaiondorantz doanak.
J.S.Z. 16/1/2019 17:15 Haserre 
Ea mugikortasun plan berri horretan kontutan hartzen gaituzuen Larramendikoei eta hiribusa bertaraino sartzen den ordutegi osoan. Beste iruzkin baten proposatu nizuen telepizzako geldiera kendu eta Larramendi 6, 11koa eranstea. Gasolindegi onodoko errotonda dagoenetik oso erraza duzute eta ez dut uste ordutegia asko aldatuko lukeenik.
P.A.A. 25/1/2019 12:30 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria