Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Garbitzeko haize makinak

Iruzkin berri bat gehitu
Euskal Herria plaza egunero garbitzen da haize makina zaratatsu hauekin. Astean zehar 8etatik aurrera, eta igandeetan 9tatik aurrera. Beharrezkoak dira egunero? Badakizue ze gogaikarriak diren? Ezin dira egun gehientan ekidin?
J.S.I. 13/1/2019 09:53 Normala 
Haizegailuen arazoa okerrera doa. Egunero 60-90min EH plazatik bueltaka papertxo eta bestelako hondakinak beste modu batera jaso beharrean, alde batetik bestera mugituz zarata gogaikarria sortuz; egunero. Batzuetan beharrezkoak izango dira. Baina onartezina da egunero zarata hori jasan behar izatea. Beste auzoak haizegailuekin garbitzen al dira? Mesedez eskatzen dizuet beste buelta bat emateko gai honi, eta bertan bizi garen bizilagunon lekuan jartzeko.
J.S.I. 4/11/2019 09:50 Normala 
Harrigarria iruditzen zait gaur egun horrelako mekinekin jarraitzea, sortzen duten kutsadurarekin(akustikoa eta ingumenean). Kotxe elektrikoen garaian, oraindik makina hauek konbustio-motorrak erabiltzen jarraitzen dute! Ez al da kontraesankorra? Eta guzti honi erantsi egunero-egunero Amaiur Parkean eta inguruetan, garbiketa konpresorearen kriston zarata jasanezina. Noiz arte jarraitu behar dugu horrela?
D.M.L. 27/11/2019 13:43 Normala 
Garbitzeko haize makina elektrikoekin diferentzia handia nabaritzen da, askoz hoberako. Mila esker hartutako neurriengatik. Urte Berri On!
D.M.L. 31/12/2019 09:16 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria