Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Iurreko konpostagailua

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo. Gutun honen bidez jakinarazi nahi nien udal agintariei zer nolako kudeaketa penagarria egiten den Iurre auzoko konpostagailuan. Alde batetik, pala egoera kaxkarrean dago, zeharo hondatuta. Beste aldetik parte hartzaile bat (edo gehiago, ez dakit) ez dute organikoa estaltzen egituratzailearekin, organikoa botatzen dute boltsa konpostagarrietan -gaur bost atera ditut-. Horretaz aparte ez dakit zer punturaino nahasten den tarteka konpostagailuan dagoena. Kudeaketa kaxkarra honen ondorioz, konpostagailu honek batzutan kiratsa botatzen du eta bizilagun batzuk kexatu egin dira. Konpostagailua txukuna izateko ezinbestekoa ikusten dut Udalak konpostagailu hau ondo kudeatzea eta behar den bezala jakinaraztea erabiltzaileei zein den erabiltzeko modu egokia. Ez legoke gaizki bilera bat egitea erabiltzaileekin informatzeko eta erakusteko konpostagailuaren erabilera egokia.
X.M.I. 28/11/2018 22:28 Normala 
Larramendiko konpostagailua ere oso egoera kaxkarrean dago. Atea puskatua dauka eta ezin da ondo ireki eta ia ezinezkoa da erabiltzea. Hilabete baino gehiago darama egoera honetan. Konpostagailuko konposta ateratzeaz arduratzen direnak pasa dira baino berdin uzten dute, inork ez du konpontzen. Ahal den eta azkarren konpontzea eskatzen dut bestela ezingo dugu konpostagailua erabili.
X.U.I. 7/1/2019 11:05 Triste 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria