Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo berriro ere. Jasotako erantzuna ikusita, puntuz puntu zerrendatuko ditut erantzunean ikusitako okerrak eta 'hobetzekoak': - Nik jasotako SMSan 39 karaktereko mezua jaso nuen (hutsuneak barne). Ez zen NA zenbakirik ageri: "El codigo para darse de alta es: 000000". Kitto. Azkar batean egindako euskarazko itzulpenean horrela jarri genezake: "Alta emateko kodea: 000000". (26 karaktere hutsuneak barne). Biak uztartuz 70 bat karaketereko mezua izango genuke; aipatutako gehienezkoaren erdia. - Aipatutako 9 udal horietan artean, "euskararen erabileraren aldetik Tolosa baino okerrago dabiltzanak" daudela aipatzen didazue. Kasu honetan, udal horiek, baina Tolosakoa bereziki, ez dabil erabileran oker, edo gaizki; Tolosako Udala nire hizkuntza eskubideak hurratzen ari da. - Ulertu dezaket beste udalek hartutako erabakiaren ondorioz bidaltzen dituela sistemak baita Tolosan ere, gaztelaniaz mezuak. Tolosako Udalaren erantzukizuna ere bada hori aldatzea, herritarren eskubideak bermatzeko. Are gehiago, euskaraz jaso nahi dugunoi gaztelerazkoa ez jasotzeko aukera ere planteatu beharko luke udalak, posible balitz. - Proposamen bat ere bai. Aipatutako karaktere kopuruen muga elebitan jarriz ez balitz pasako ere, ez legoke gaizki euskaraz bidaltzea, horrela: "Alta emateko kodea: 000000". Ziur nago denek ulertuko luketela. Zuen erantzunaren zain,
I.A.U. 13/11/2018 14:38 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria