Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Zerkausiko erabilera hobetu

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo, iradokizun bat egin nahi dizuet. Herri honetan, beste askotan ez bezala, neguan eta eguraldi txarra dagoenean erabili ditzakegun toki ugari dauzkagu: Zerkausia, Berdura plaza ta EH plaza, adibidez. Suerte handia da, eta haurrak dauzkagunontzat aukera ederra dira, etxean edo zentro komertzial baten egon beharrean, herria erabiltzeko. Negu gordinean ordea, ez da erraza, hotz handiegia egiten du eta sarritan. Urtero faltan botatzen dugun aukera bikain bat Zerkausiko berokuntza sistema da. Sekulakoa izango litzateke larunbat eta igandetan bizpahiru orduz berokuntza sistema piztuko bazenute. Familiek asko eskertuko lukete, merkatarientzat salmentak hobetzeko aukera ona litzateke, eta jendeak orokorrean, herrian bertan aisialdiaz gozatzeko parada izango luke. Ez det uste ekonomikoki kostu handiegia izango duenik eta herriko baliabideak hobe erabiltzeko aukera ona dela deritzot. Kontuan hartuko duzuelakoan, jaso agur bat.
A.A.P. 28/10/2018 20:09 Pozik 
Erantzutea sikiera eskertuko nuke...
A.A.P. 28/12/2018 20:29 Haserre 
Egun hauetan haur jolasak izan dira ta kalefakzioa itzalita... jende guztia hotzez ta zergatik piztu ez den galdezka, ez da ulertzen.
A.A.P. 28/12/2018 20:31 Normala 
Tolosako Udala: Alkateordea
Postutzen gaitu ikusteak zein erabilera haundia duen zerkausiak. Erabilera areagotze aldera, interesgarria iruditzen zaigu berogailuaren piztuera. Piztuta gelditzeko arriskua, eta honekin gastu eta kutsadura areagotzeko arriskua ekiditeko sistema automatiko bat ezarriko da. Egutegi, ordulari eta tenperaturaren arabera berogailua piztuko duena.
  9/1/2019 09:40
Ados, esker mila.
A.A.P. 9/1/2019 10:44 Pozik 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria