Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Larramendin ibaira erortzekoarriskua duen leku bat dago.

Añadir nuevo comentario
Duela aste pare bat gazte bat ibaira erori zen gure etxetikan nahiko gertu. Larramendiko zubia pasa orduko lorategi txiki bat dugu auzoaren sarreran eta, bertan dauden Euskalteleko 2 armairuen tartean irekiune bat dago ibaia aldera. Garai batean ezpela landarez betea zegoenez, beraiek egiten zuten baranda lana, baina orain ez dago ia landarerik. Tarteka gertatzen da pertsonaren bat edo beste larrialdi baten aurkitzea eta asko dira inguru horretara hurbildu direnak ( pixa egiteko, botaka, ... ). Hori izan zen aipatutako gazteari gertatutakoa: gehiegi aurreratu zen bere larrialdian eta ibaira erori zen, bertan konortea galduz eta tarte larria jasanez. tarte horretan barandatxo bat jartzea eskatuko nizueke, berriro egoera berdina gerta ez dadin., zubia eta lehenengo armairuaren tartean dagoenaren antzekoa. Pixagura dela eta, Larramendi osoan komona publikorik ez dugula aipatu nahi nuke, Usabalen, Zumardi Handian edo Amarotzen dutenaren antzera. Jolas parke ederra dugula kontutan izanik, Arkauteko txaletaren lorategi ertzean horietako bat ipintzea oso gomendagarria iruditzen zait. Irudiak gehitzen saiatzen ari naiz baina ez dakit hartu dituen. Nahi izanez gero zuek esandako email batera igorri ditzaket. Mila esker.
A.G.A. 24/9/2017 21:02 Normal 
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb