Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo. Gardentasuna-ri buruzkoa da oraingoan nire iradokizuna. Atal horretan dagoen azken informazioa 2015 urteari dagokiona da. Interesgarria iruditzen zait udalak herritarrei informazioa zabaltzeko bere atarian horrelako atal bat edukitzea, baina negargarria da ikustea azken urtean ez dela informazio berririk eskaini. Ea gure udaleko informazioa berriro jasotzeko aukera dugun!!
X.U.I. 23/3/2017 22:25 Normala 
Tolosako Udala: Espediente Kudeatzailea
Kaixo: Ezer baino lehen, eskerrak zure interesagatik eta egin duzun ekarpenagatik. Arrazoi duzu gardentasun ataria eguneratu gabe dagoela diozunean. Justifikaziorik ez badago ere, azaldu behar dizugu web berri batean ari dela lanean Udal hau eta une honetan informazioa bi tokitan ari garela kudeatzen (web zaharrean eta berrian) eta horregatik hainbat atal berritu ezinik ari zaigu geratzen. Web berrian gardentasunak izango du bere lekua eta nabarmendua. Eta ahalegina beharko dugu behar bezela osatuta eta eguneratuta egon dadin. Laister horren inguruko berririk emango du Udal honek. Eskerrik asko.
  28/3/2017 08:16
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria