Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

OSTEGUN GIZENEKO MANIFA

Iruzkin berri bat gehitu
Eskualdeko koordinadora feministako kide gisa gure kexak azaltzera gatozkizue: Ostegun gizenean, iluntzeko 19:30etan manifestazioa deitu dugu Eskualdeko Koordinadora Feministako kideok "eraso matxista eta arrazisten aurrean kaleak hartu" lelopean. Alderdi, sentsibilizazio, erakunde, mugimendu, festa batzorde... ezberdinei deitzea zen gure helburua deialdira batu daitezen. Egun bizi dugun egoeraren harira, nahi eta aldarri berberak ditugulako, eta era kolektibo batean aurrera eraman nahi direlako. Eta nola ez hobeto deialdia jakitera eramateko Tolosako Udaletxeko Programaren bitartez zabaltzea baino. Baina kontua da, honako deialdi hau ez dela programan sartu nahi. Eta orain gure galdera: zergatik ote? Ez dugu ulertzen zein den arrazoia, ez eta arazoren zergatia ere. Udaletxeak, eta batez ere berdintasun zinegotziak, askotan aipatu izan du zenbat pauso eman dituen Tolosak berdintasunaren alde, bada, kasu honetan non dago pauso hori? Inauterietara begirako erasoen aurkako sentsibilizazio kanpaina bat beharrezkoa da noski, eta udaletxeak egin ditu hainbat proposamen. Baina herriak ere baditu bere proposamenak, eta batez ere eskualdeko emakumeok. Inauterien baitan hainbat diskriminazio jasaten ditugu, eta udaletxeak berak ere modu honetakoak bermatu behar ditu? Agerian geratzen da beraz udaletxearen konpromezua gai haukekiko. Honako jarrera honek herria bera toki txarrean uzten duela uste dugu, eta argi dugu aurrerapausoak eman behar badira, borroka kolektiboaz izan beharko duela, eta ez era honetara. Beraz, hainbat galderen artean uste dugu zuen erantzunen bat jasoko dugula. Besterik gabe, Agur bat.
A.B.E. 8/2/2017 16:29 Normala 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Kaixo. Zuen kexa/iradokinari erantzunez, departamentu honetako buruzagitza politikoaren erantzuna helarazi nahi dizut. Bere ustez, jaien egitarauan ekitaldien artetik zeinen berri emateko aukera egiteko orduan, erabiltzen dena festekin harreman zuzena dutenak soilik ematea izan da erabaki dena eta ekimen hau ez da jaietako ekitaldia.
  15/2/2017 12:47
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria