Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Udal liburutegia

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo Tolosarra eta ikaslea naizen honetatik idazten dut. Izan ere, herri honetan bi hauek uztartzeko arazoak ditut. Dirudienez, beste hainbat ikasle ere arazo honen aurrean aurkitu izan dira, baina udaletxean kexa hau aurkeztu arren ez dut berauen partetik inungo aldaketa intentziorik ikusten. Bai, udal liburutegiko ordutegiaren inguruan hitz egitera nator. Zein da udal liburutegi honen helburua? Herritarrei zerbitzu on bat ematea edo Tolosan liburutegi itxuroso eta arkitekturalki eta historikoki balioa duen eraikuntza bati erabilera ematea? Dirudienez, Tolosan Hulk itxurako eta burmuinik gabeko herritarrak izatera bultzatzen gaituzue. Izan ere, polikiroldegia goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara irekita aurkitzen den bitartean, udal liburutegiak zazpi ordu eskax soilik irekitzen ditu, irekitzean eta istean kentzen dizkiguten 5 minutuak kontutan hartzen ez baditugu noski. Industria 4.0ari buruz hitz egitea gustatzen zaigu ekonomikoki eta industrialki geure burua punta puntako kontsidaratzen baitugu, baina nora goaz? Hau al da eskualde baten garapena bultzatzeko bidea? Ezustekoak datoz gero, Pisako zerrendetan Andalucia, Extremadura eta Canarias en pareko aurkitzen garenean. Honen aurrean, eskualdearen eta bertako herritarron etorkizuna obetze aldera, ikasketak uztartzeko baliabideak hobetzea eskatzen dut lehenik eta behin liburutegiaren ordutegia zabaltzeko eskatuz. Besterik gabe, iradokizuna kontutan izango duzuelakoan Agur bat Nere Karrera Eraso
N.K.E. 23/12/2016 11:49 Haserre 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Kaixo, Nerea: Liburutegiaren ordutegiaren gaia ez da aurkeztu zaigun lehenengo aldia. Aztertua izan da eta urte sasoi jakinetan, azterketa garaian, beste espazio batzuk prestatu ditugu ikasleentzat eta odutegiak ere egokitu izan dira. Hemendik aurrera, gure baliabideek ahalbidetzen diguten ordutegia mantentzen dugu. Etorkizunean baliabide gehiago izanez gero, kontuan hartua izango da zure iradokizuna. Ondo izan.
  26/12/2016 10:46
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Kaixo, Nerea: Liburutegiaren ordutegiaren gaia ez da aurkeztu zaigun lehenengo aldia. Aztertua izan da eta urte sasoi jakinetan, azterketa garaian, beste espazio batzuk prestatu ditugu ikasleentzat eta odutegiak ere egokitu izan dira. Hemendik aurrera, gure baliabideek ahalbidetzen diguten ordutegia mantentzen dugu. Etorkizunean baliabide gehiago izanez gero, kontuan hartua izango da zure iradokizuna. Ondo izan.
  26/12/2016 10:46
Harritu bezainbeste tristetu nau erantzunak. Gazteok liburutegiaren ordutegia zabaltzeko eskatzen ibili behar izatea sinesgaitza baita. Udaletxeko langile moduan lotsarazi egingo ninduke eskakizunak berak. Hau gutxi balitz, irakurri berri dudan albisteak herri honetako lehentasunak garbi erakutsi dizkit: 24.848.975 euroko aurrekontua izango du Tolosako Udalak 2017rako [http://ataria.eus/tolosa/1483110767613] Baliabideak "exkaxak" diren arren, egon badaudela ematen du, arazoa herri honen lehentasunetan dagoela esatea ausartuko nintzateke. Gazteotan eta geure etorkizunean inbertitzea lehentasun horietan eztagoela ikusten dut baina gogoratu zeuen pentsioak gure esku daudela.
N.K.E. 5/1/2017 14:49 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria