Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Paulo Rekondo - Laskorain, Oinezkoen Segurtasuna

Iruzkin berri bat gehitu
Paulo Rekondo eta Laskorain Kalea elkartzen diren inguruan, San Frantzisko atzekaldean oinezkoen guneak duen egoera desastre hutsa da. Santander Bankuaren atzealdeko "plazatxoa" aparkaleku bihurtua dago eta ez da ezer egiten ekiditeko. Jendeak naturaltasun osoz uzten du hor kotxea, oinezkoei pasua erabat itxiz askotan, eta errepidera irten behar izaten dugu pasa ahal izateko. Garai batean serioago hartzen zuten auto hauen kontrola, azken aldian paso egiten da, egunen batean zeozer larria gertatu arte. Piboteak jarri beharko dira berriro, bestela jai daukagu. Bestalde, Lopez Mendizabal aldera jarri diren kontainer eder horiek, barrera bisual arriskutsu bat dira. Pertsona bat, edo jolasean ari den haur bat, kontainer artetik ateratzen bada, beste aldean kotxeak dabiltza! Aparkaleku sarrera bat dago, maniobratzeko lekua da. Lopez Mendizabal aldetik zebrabidera doan oinezkoa, ez da ikusten azken unera arte, kontenedoreek estaltzen baitute. Kontainer hoiek segurtasun arazo larria dira eta lekuz aldatu behar lirateke. Hau gutxi balitz San Frantziskotik, eremu berdinera autoak iristen dira maiz, esne-makinaren ondotik jende askok bidetxurra hartzen baitu, Nafarroa etorbiderako tartea mozteagatik. Honek aurretik aipaturiko segurtasun arazoa handiagotzen du, autoak aurrera zein atzera dabiltza eta kontainerren ondo-ondotik. Gune guztiak osotasunean azterketa serio bat behar du. Berandu izan baino lehen neurriak hartuko diren esperoan, jaso agur bat.
A.A.P. 12/12/2016 09:50 Normala 
Gaur goizeko argazkia.
A.A.P. 12/12/2016 09:51 Normala 
Gehio
A.A.P. 12/12/2016 09:52 Normala 
Banan-bana sartu behar...
A.A.P. 12/12/2016 09:52 Normala 
Kontainerrak, kotxeen eremuarekin muga-mugan
A.A.P. 12/12/2016 09:53 Normala 
Berdearen atzetik ume bat korrika ateratzen bada...
A.A.P. 12/12/2016 09:55 Normala 
Honek berdin jarraitzen du... autoak espaloian igota etengabe, eta oinezkoen segurtasuna dago jokoan. Zer moduz doa gunearen azterketa?
A.A.P. 30/6/2017 16:32 Normala 
Etxera iristeko, espaloitik jaitsi behar.
A.A.P. 30/6/2017 16:33 Normala 
Ba pibote gabe ez da erraza. Kotxeak egunero daude hor aparkatuta. Noizbehinka udaltzainen bat ikusi izan dut, eta eskerrak eman ere bai, baina ez da nahikoa. Jarri ezazue seinale bat behintzat, mesedez, zer egin erabaki arte.
A.A.P. 4/7/2017 16:00 Normala 
Honek berdin jarraitzen du. Ezin gara etxera espaloitik iritsi.
A.A.P. 18/5/2019 20:08 Haserre 
Desastre...
A.A.P. 18/5/2019 20:09 Normala 
Kaixo, Laskorain kaleko obra bukatu da baino honek, Santander bankuaren atzekaldeak, berdin jarraitzen du, espaloia kotxez betea. Piboteak edo bankuan edo jardinerak jarri itzazue, faborez, istripuren bat gertatu baino lehen. Eskerrik asko.
A.A.P. 3/9/2021 19:24 Triste 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria