Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Udaleko boletinetik baja emateko

Iruzkin berri bat gehitu
Aste hontan obra lizentzia eskaera bat egin dut eta nere email helbidea utzi nuen kontaktu modu gisa. Gaur eskatu ez dudan albiste boletin bat jaso dut kultura@tolosa.eus helbidetik. Boletinak ez dauka automatikoki baja emateko modurik. Zuen base datuko email helbideak spameatzen zabiltzate? Edo lehendik zeneukaten nere email helbidea base datu batean? Dena den ondo legoke, boletinak baja emateko sistema automatiko bat izango balute.
A.A.U. 21/7/2016 15:14 Haserre 
Tolosako Udala: Informazio Kudeatzailea
Kaixo: Aste honetan gure datu basean Sanjoan kartel lehiaketan bozka eman dutenen emailak erantsi ditugu. Bertan aipatzen zen aurrerantzean Tolosako agenda jasoko zenuela zure emailean. Pentsatzen dut hau izan daitekeela buletina jasotzearen arrazoia. Buletinean bertan kultura@tolosa.eus-era e-maila bidalita nahikoa dela baja emateko aipatzen da. Jadanik eman dugu baja, beraz ez duzu ezer gehiago egin behar. Mila esker
  22/7/2016 10:17
Mila esker. Dena den, boletinean ez da baja emateko modurik aipatzen. Nerean behintzat ez. Erantsita bidaltzen dizuet jaso dudanaren pantailazoa.
A.A.U. 22/7/2016 12:56 Normala 
Tolosako Udala: Informazio Kudeatzailea
Kaixo berriz ere: Bi buletin ateratzen ditugu astero: bat web orrian argitaratutako berriekin eta beste bat asteburuko ekitaldiekin. Uztailean informazio eskasa dela eta bakarra argitaratu dugu eta egia da web orriko berriekin egiten duguna ez duela aipatzen baja emateko modua. Oraintxe jarri dugu. Mila esker zure ekarpenagatik.
  22/7/2016 13:27
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria