Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

TXAKUR KAKAK ZERUTIK ??

Añadir nuevo comentario
Tolosa oso herri modernoa bilakatzen hari da azken urteetan, inguruko modernoena esan genezake, sekulako eginkizun, topaketa edo azoka aukera eskainiz. Hori dena oso ondo dago, kanpoko jende asko inguratzen da, tiroi asko dauke eta asko saltzen du. Gauza horiek danak alde batera utzita, arazo dexente dago, gutxi batzuk kezkatzen gaituen arazoak, baina ez ordea kezkatu beharko zituenak. Konponbidea beste aldera begiratzea ez dela jakinarazi nahi diet azken hauei. Azkenaldian zezen plaza inguruan, Zumalakarregi ibiltokian eta bertan dagoen plazan gehien bat, arazo ikaragarria dago txakurren gorotzekin, izan ere kaleak josita daude hauetaz, inork jasotzen ez dituela ematen du. Gutxi batzuk direla esango nuke, adin guztietakoak, hauena artean, makurtzeko arazoak dituzten gizonak zein makurtzeko gerri arazorik ez duen jende gaztea ere. Estrategi ezberdinak ere bai, txakurra lotu gabe eramanaz txakurra atzetik geratzen denean ez ikusiarena egiten duena ohikoena izanda. Zergatik ezin dugu lasai ibili gure kaleetan zehar? Zer egin dezakegu? Udaltzaingoak ez du arazo hauen aurrean ezer egiten, ezta beste inork ere, eta zerbait egiten hasteko garaia da, hortarako kobratzen dizkigute urtero urtero inpuestoak. Konponbidea ez da beste batek atzetik garbitzen ibiltzea, baizik eta txakurren jabeei kontrolatzea, isun gogorrak jarri. Herriko kaleetan (zuhaitzetan, paretetan, etab.) kartelen bitartez edo, seinalizazio masibo bat egin jendea mentalizatzeko, udaltzainen kanpaina bereziren bat egin txakurren kontrolerako, inkluso kamararen bat jarri. Neurriren bat jarri martxan, gehien bat aipatzen dizuedan inguruan, froga modura. Izan ere inguruko bizilagun bat baino gehiago sutan gaude eguna joan eta eguna etorri berdin gaudelako, eta okerrena Udaletxeari jakinarazi zaiola honetaz eta ez duela ezer egin. Mesedez, erabakiren bat hartu, nolabait arazo hau konpondu. Ez dadila izan hurrengo bidea Tolosa herriaren izena prentsa bidez zikindu behar izatearena horretarako apropos dauden sekzioetan... Eskerrik asko.
D.E.G. 26/5/2016 20:31 Enfadado 
Txakurren gorotzak ez dira inguru horietan bakarrik aurkitzen. Adibidez, Larramendin ere asko ikusi daitezke. Dena den, gorotzez aparte, nik aipatuko nituzke pixak. Zutabe, izkin eta lorontzi asko eta asko erabat erreta daude.
J.S.Z. 30/5/2016 11:23 Enfadado 
Arazoa hau haurren jolas guneetan ere ikus daiteke. Bertan dauden senaleei jaramon egin gabe, txakurrak nahi bezala ibiltzen dira parkeetan barrena. Ez da gutxitan izango txakurrak aske ikustea parkeetan, umeen artean ibiliz. Baita pixa eta gorotzak parke barneko lurrean egina izana. Larramendiko jolastokia estalia dagoenez, euria egiten duenean askotan ikusten dira txakurrak parke barnean, gauetan batez ere, eta hurrengo egunean sorpresak agertzen dira. Errua, beti bezala, ez da animaliena gizakiaena baizik. Jabeek kontzientzia hartu behar dute heuren ardura dela txakurren beharrak behar den moduan kudeatzea.
A.A.F. 13/6/2016 09:32 Normal 
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb