Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Poeta Lizardiko plaza - Pista de patines

Iruzkin berri bat gehitu
Lehengo astean Pista Patinesen aulki berriak jarri zizkiguten, baina gutxiegi direla pentsatzen degu. Gainera ia denak itzaletan jarri dizkigute. Plaza hau ederra da, eta haur asko egoten dira jolasten, beraz aulki gehiago jar daitezen eskatzen dugu. Erd erdian izan gabe, zuhaitzen artean beste 3 jar daitezke. Inbertsio handiegia ez da eta jasotzen deguna asko da. Mila esker aldez aurretik
I.O.G. 18/4/2016 18:16 Triste 
Tolosako Udala: Hirigintza Departamentuko Arduraduna
Egun on: Gai hau landuko da Obra eta Zerbiztu lan taldean. Bi gauza aztertu behar dira: eskaera bera, hau da, egokia al den edo ez . Eta bigarrena, egokia izaten bada aurtengo aurrekontuen arabera gastu hori egin daitekeen. Ondo izan Angel Uranga Hirigintza Burua
  27/4/2016 12:55
Poeta Lizardi Plazan banku berriak jarri direla eta banku kopuruen inguruan hausnarketa bat egitea eskertuko nuke, agian arrazoi zehatz baengatik gutxitu dira. Arratsaldeetan batez ere, ume asko dabiltza jolasean eta gurasook esketuko genuke esertzeko bankuak izango bagenitu. Azken urteetan ez dugu arazorik izan baina aldaketa egin zenetik zutik egotea tokatu zaigu. Plaza erdian ez bada ere ibai ondoan, zuhaitz tarteetan posible, dela dirudi. Hemendik aurrera, eguraldi ona datorrela eta, ez bakarrik gurasoontzat, baita jende helduarentzat ere, eguzkitan egoteko oso leku aproposa den Plaza da.
E.T.M. 28/4/2016 15:58 Triste 
Tolosako Udala: Hirigintza Departamentuko Arduraduna
Berriro ere diotsuet gaia landuko dela Obra eta Zerbitzu lantaldean, eta begiratuko dugu zuen eskaera egokia den edo ez, eta Udalaren aurrekontuaren arabera aktuazioa egin daitekeen.
  29/4/2016 10:55
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria