Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Abiadura Larramendin

Iruzkin berri bat gehitu
Duela hainbat aste kexa bat bideratu nuen Larramendin jasan behar dugun zaratarengatik ibilgailuen gehiegizko abiadura dela-eta. Ez naiz bakarra izan. Beste bizilagun batzuek ere zintzilikatu dute hemen kexa bera. Uste dut Udaltzaingoak erantzun zuela aztertzen ari zirela zer egin. Kontua da denbora aurrera doala eta berririk ez dugula. Errepikatuko dut lehen ere esandakoa. Zaila izango da topatzea kale bat Tolosan non Larramendin baino azkarrago ibiltzen den. Kamioiek, busek eta motorrek ez dute oztoporik aurkitzen eta nahi duten bezala joaten dira. Gainera, esango nuk,e lurperatu izanak, alde horretatik, kalte egin digula. Askok eta askok zapaltzen dute azeleradorea izugarrizko aldapa balego bezala. Nire ustez, zebra-bideak altxa behar dira eta bi aldapeetan gomazko gailu horiek jarri, baino errepide osoa hartzen dutenak, ez orain daudenak bezalakoak. Adibide bat jarriko dizuet: Elorrion, Elgetatik jaitsita, ehun metroan badaude hiru zebra bide altxata eta lau gomazko horiek. Jendeak ez badu errespetatzen arauak dioena muturreko neurriak hartzea baino ez dago.
J.S.Z. 10/7/2015 18:55 Normala 
Tolosako Udala: Udal Ingeniaria
Egun on, Gaia hau udaltzaingoarena da eta beraiei pasako diogu. Eskerrik asko
  2/2/2016 12:17
xx
J.S.Z. 30/8/2016 11:27 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria