Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Sonbrillak Usabalen

Añadir nuevo comentario
Usabaleko igerilekuaren inguruan itzal gutxi dago. Norberak bere sonbrilla eramateko ere oztopoak jartzen dituzte belarra ez kaltetzeko. Beste herri batzuetan soluzioa bilatu diote gai honi. Adibidez, atxikitako argazkian agertzen den gailua erabiltzaileen esku utziaz. Seinale gisa diru kopuru bat eman lehiatilakoari eta sonbrilla katigatzeko tresna prestatzen dute, eta igerilekutik alde egiterakoan, tresna itzuliz dirua ere itzuli erabiltzaileari. Tolosan ezin al daiteke jarri honelako zerbitzu bat martxan?
A.A.O. 22/6/2015 23:25 Normal 
Tolosako Udala: Técnico Deportes
Eguerdi on, Ados nago zurekin; Usabal Kiroldegian itzal gutxi dagoela diozunean. Bere garaian arazoa aurreikusi genuen, baina proiektu egileak ez zuen asmatu gai honekin. Gauza da, gerora, kiroldegiko kudeatzaileak itzal-guneak sortzen/asmatzen ibili dela. Zuk diozun sistema abian da aspaldi belar artifizialeko solariumean. 25-30 oinarri inguru ditu eskura abonatuak bere sonbrilla jar dezan. Bestalde, belar naturaleko solariumean ez dago horrelakorik, oinarri horiek belarra bera izorratzen baitute. Kontuan hartzen dugu iradokizuna itzala guneak areagotzeko. Mila esker zure iradokizunarengatik, Ondo izan
  25/6/2015 13:58
Igerilekuaren inguruan ere belarretan ez dago ez sonbrilla eta ez esertzeko aulkirik jartzerik, diozuen bezala. Belarraren egoera onaren aurka doala diozue, baina beste leku askotan horien erabilera baimentzen duten arren belarra egoera onean ere mantentzen dute. Tolosan ez al da posible hori? Belarraren egoerari buruz berriz gehiago hitz egin daiteke... Igerilekuaren inguruan egoten diren lokatza arrastoak, etab... Bestalde, ibaiaren ondoko paseoaren ondoan dagoen zatian, balla tapatzeko, eta intimitatea zaintzeko zeuden adaxkak ihazko urtetik falta dira. Izorratzen joan ziren pixkanaka eta ez dituzte berriro modu egokian jarri... Mantenuan aurrezteko moduak direla gehiago dirudite...
A.A.O. 28/6/2015 23:40 Triste 
Tolosako Udala: Técnico Deportes
Eskerrikasko zure iradokizunarengatik. 2016ko uda hasieran etztaeko lekuak eta itzalak areagotuko ditugu. Baita errekaren ondoko hesia brezoarekin bete ere.
  6/5/2016 07:56
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb