Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

kontenedoreak lekuz aldatuta

Iruzkin berri bat gehitu
Pasa den ostiralean, gauez, ordenantza errespetatzen dudalako, zaborra jaitsi nuen. Euria barra barra ari zuen eta zer sorpresa! kontenedoreak ez zeuden! Udaltzaingoari deitu eta haiek ere harrituta. Larunbatean udaletxera hurbildu eta zera komentatu zidaten: kontenedoreak Uzturre kaleko 25 zenbakiko atariaren parean zeudela, beraiek ez zekitela ezer eta Mankomunitatearen kontua zela...Onartezina iruditzen zait horrelako erabakia hartu izana kontsultarik egin gabe, eta baita, erabakia hartutakoan, informazioa ez ematea. Asteburuan bertan hainbat zabor poltsa ikusi nuen lurrean kontenedoreek egon behar zuten lekuan. Jakinda zein gatazkatsua izan den zabor kontu hau, beste era batez ibili beharko litzateke aldaketak egiteko garaian.
J.S.Z. 23/3/2015 15:47 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria