Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Aparkaleku eskasia Larramendi Auzoan

Iruzkin berri bat gehitu
Larramendi auzoan bizi garenok badakigu zein zaila den leku bat topatzea kotxea uzteko. Jende askok garajea izango du baino beste askok ez. Zergatik ez egoera pixka bat hobetu obra txiki bat eginda? Nire proposamena zera izango litzateke. Larramendi kalean bi bide U formaz egin dira. Bertan, linean uzten dira kotxeak, baino, baterian utziko balira, aparkalekuak bikoiztu egingo lirateke. Horretarako nahikoa izango litzateke orain dauden lorontziak eta burdin bertikalak metro bat atzeratu eta justu arkupepean jartzea. Portzierto, lorontzi horiek zakarrontzi dira une askotan, batez ere auzoko tabernatik gertu daudenak (tabakoa, edalontziak, garagardo botilak...)
J.S.Z. 10/2/2015 13:54 Normala 
Eso sería peligroso para los peatones sobre todos los niños que solo con salir del arco ya pasarían los coches rozando...
A.C.G. 23/2/2015 12:52 Normala 
Tolosako Udala: Udal Ingeniaria
Egun on, Obrak eginda daude modu batera, hau da, kotxeak linean aparkatzeko eta hori aldatzea diru dexenteko gauza da, ze zuhaitzak daude, rejila berria egin beharko litzateke eta oraingo hesia atzera bota. Aldaketa honek eztabaida sortuko du eta nire ustean ez da beharrezkoa. Edozein moduz, aurrera egin nahi baduzute beste ate batzuk jo beharko dituzue, hau da, politikoenak. Eskerrik asko.
  3/2/2016 08:54
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria