Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Zaborra lurrean

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo: Zabor bilketarako edukiontzi sistema berria ezarri denetik, bizilagun askok, arduragabekeriaz jokatuz, zaborra lurrean uzten dute txipdun edukiontzi marroi eta grisetan sartu beharrean. Udalak hartuko al du neurriren bat herritar hauen portaera aldatzeko? Haserrea eragiten du batzuk gauzak ahalik eta ondoen egiten saiatzen garen bitartean beste batzuek herria zikintzea edukiontzi inguruak zabortegi bihurtuz. Eskerrik asko
G.O.U. 14/12/2014 19:47 Haserre 
San Frantzizko pasealekuan, Leidor aldeko espaloian, lau frakzioko zakarrontziak jartzea eskertuko nuke kale osoan zehar. Izan ere, ez dago honelako zakarrontzi bakar bat ere kale osoaren alde honetan. Mila esker!
X.M.I. 15/12/2014 10:15 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria