Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Lurpeko edukiontzien itxiera

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo: Edukiontzi sistema berria dela-eta Arramele kaleko (Trinkete plaza atzealdeko) lurpeko edukiontziak gaizki itxi direla iruditzen zait. Herriko gainerako puntuetan inguruko espaloiak dituen baldosa berberak erabili dira itxitako zuloak ahalik eta gutxien nabaritu daitezen, baina, edukiontzi hauetan porlana bota da besterik gabe eta emaitza itsusia da. Bestalde, lurpeko edukiontzien buzoiak kentzean tarte handia geratu da bidea isten duten posteetatik edukiontzi berrietara eta autoak sartzen dira oinezkoen gunera.
G.O.U. 7/11/2014 00:34 Triste 
Tolosako Udala: Udal Ingeniaria
Egun on Trinkete plazako lurpeko edukiontzietan behin behineko konponketa egin zen arriskua kentzeko eta segurtasuna bermatzeko. Ahal dugun bezain azkar ingurua txukunduko dugu, hau da, baldosak eta piboteak jarriko ditugu. Eskerrik asko.
  11/11/2014 11:34
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria