Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

zailtasunak eta edukinontzi falta

Iruzkin berri bat gehitu
Egunon. Montetxe 1 ezkaratzan bizi den bizilagun bat naiz. Ostiralean txartela aktibatzera joan nintzen, umeen pardelak ditudalako eta 47 zenbakia egokitu zitzaidan. Asteburu guztian pardelak etxean eduki behar izan ditut, zakarrontzi hori inon ez zegoelako. Gaur zuen bulegoetara joan naiz kexatzera eta jarri gabe zegoela esan ondoren, eskaera bat egin dut zakarrontzien kokalekua aldatzeko. Niri organikoa eta errefuxa toki batean egokitu didate, askoz gertuago beste bat daukadanean. Horretaz gain, beste edukinontziak oso urruti daude,(Plastikoa, papera eta beirarena). Nire eskaera da niri zaborrontzaika aldatzea eta etxetik gertuago daudenera botatzen uztera (Madalen eta Uzturre bukaerakoek daukaten bedinera). Han zegoen neskak esan dit bizilagun guztiekin ados jartzeko eta udaletxera joateko eskaerarekin. Beraz, joan naizen bezala itzuli naiz etxera. Nik badakit pertsona bati baino gehiago aldatu diezutela. Aurreko egunean txartela aktibatu nuenean nire aurrean zegoenari aldatu zenioten ezertxoere esan gabe. Nik ezin al dut beste pertsona horren aukera berdina izan? Zergatik? Nik ez dut zertan bizilagun guztiekin ados jarri behar, eta atzera eta aurrera bilerak eta idatziak egin behar beste batzuk egin ez dutenean. Bulegoen esan didatenez, horrela errezagoa omen da... Ba zailagoa bada zuentzat hori zuen lana da, ez gurea, zuek inposatu diguzue sistema berri hau. Espero dut lehen bait lehen konpontzea ditugun arazo guztiak, edukinontzi naranja ezartzea gaur bertan eta niri egokitu zaidan edukinontzai aldatu ahal izatea beste batzuei egin diezuen bezala. Ni ere erreziklatzearen guztiz aldekoa naiz, baina egin duzuen inposaketa honek zentzua izan behar du. Erreztasunak eman behar dizkiguzue zuek erabaki duzuen sistema hau aurrera ondo eramateko . Besterik gabe, zuen erantzunaren zain geratzen naiz.
N.L.L. 3/11/2014 11:07 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria