Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

BentaHaundi pareko zabor kontenedore inguruan edozein motatako zaborrak aurkitu daitezke lurrean pilatuta

Iruzkin berri bat gehitu
Benta Haundi parean dauden zabor kontenedoreetan jendeak edozein motatako materiala botatzen du. Bertara joaten dira maiz furgonetak eta autoak dituzten zakarrak botatzera, kasu askotan etxe erreformetan, pintatzen etab. ari diren negozietako materiala da, beraz, armairuak, pintura poteak, gurpilak, kartoia, kristalak etab. uzten dituzte bertan pilatuta. Zakar guzti hauen parte bat orain arte zabor kontenedoreetan botatzen zituzten, orain kontenedore berdea kendu dutenez, arazoa oraindik eta larriagoa izango da ematen dituzten zaborren parte haundiena lurrean botata utziko baitute. Egoera honen aurrean behar diren neurriak hartzea eskatzen diogu udalari. Mila esker aldez aurretik
N.T.Z. 28/10/2014 14:15 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria