Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Lotsagarria benetan

Iruzkin berri bat gehitu
Egoiliar txartelak salmentan jarraitzen dute, baina, horrek ez du bermatzen plaza izango dugunik. Puntu bat arte, ulertu dezakedala esan dezaket, baina, bizi dugun egoerak gertakizunak salatzera behartzen naute. Alondegiko bonoak ere eskeini dituzte, eta hauek ere erosi ditugu. Arratsaldeko 18:00etatik goizeko 09:00etara 300ACko hileko kuota ordainduz. Hasiera batean fantasia zirudien, baina gutxi iraun du. Gauzak honela nire egunerokotasuna idatziz azaltzera behartuta ikusten dut nire burua. Lanera irten eta arratsaldean Tolosara buelta. 16:30etan herria gainezka dago eta ezin da aparkatu. Ez dut lekurik topatzen eta gune marroiean utzi dut kotxea (gune marroiak dio OTA jarri behar dudala). Orain, arratsaldeko 18:00ak arte itxarotea tokatzen zait, ondoren, kotxea alondegira mugitzeko. Hurrengo goizean berriz berdina, eta batzuetan guren marroiean ere ez dugu tokirik topatzen. Larunbata iritsi da eta goizeko 08:30etarako alondegira jaitsi naiz herrian egoiliarren eremu batean uzteko kotxea (posible bada). Buelta bat, bi buelta eta buelta gehiago herritik... Larunbata da eta azoka eguna denez, ulertu egin behar dut herria gainezka dagoela. Suerte pixka batekin aparkatzea lortzen dut, eta bestela berriro ere goiz guztirako OTA jarri beharko dut. Larunbat arratsaldean edo igande goizean kotxea mugitzea bururatu bazait, plaza bakar bat ere ez topatzea tokatu zait. Baina zorionez, San Blaseko ermitan aparkatzea lortu dut. Udaltzainetara deitu, kexak jarri, nirea besteena bezala kontuan izango dutela... Garajeak erosteko eskaintza bakar bat bera ez ez dagoenean eta alkilerrak ere eskaintzen ez direnean, hauexa da gure egoera! Laburbilduz, urteko egoiliar kuota kobratzen jarraitzen diguzue, OTAn astero astero dirua uzten dugu, eta hilabetero alondegian 300AC ordaintzen ditugu aparkaldi mugatua delako, eta hala ere, ez daukagulako aparkatzeko tokirik. Tristea benetan, udal langileak gurekin harremanetan jarri ez direla edota gure iritziak entzuteko ateak zabaldu ez dituztela. Eta orain nire galdera: gure beharrak udal langileen edo buruzagien beharrak ere bilakatuko balira? Zer gertatuko litzateke? Pertsonalki, benetan uste dut ez zaretela gure azalean jarri segundu bat bera ere. Oso konsziente naiz badakizuela arazo bat dagoela, baina benetan, ez zaretela gure azalean jarri. Mila esker jaso ditudan erantzun guztiagatik, izan ere, ZERO izan baitira.
M.P.M. Gaur 12:21 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria