Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Itxaropena ez da galdu behar

Iruzkin berri bat gehitu
Urteak dira webgune honetan komentatu nuela Larramendin piboteak ipini beharra zegoela hainbat trafiko ohitura txar ekiditeko. Nire iradokizuna Udaltzaingoari zuzendu nion eta ez zen ezer egin. Duela bi aste, beste herritar batek halako iritzia plazaratu zuen hemen, baino Ingurumena atalean zintzilikatuta, eta hara non, duela egun gutxi, piboteak jarri dira bi puntutan... Gustatuko litzaidake nik aipatzen ditudan kontuek horrenbesteko arrakasta izatea. Zeren eta, piboteen beharra begi bistakoa bazen, esatera noanak ere behar beharrezkoa ikusten dut. Larramendin ibilgailu gehienek ez dute abiadura muga errespetatzen eta horrek zarata handia sortzen du. Gasolindegia eta farmaziaren arteko tartean ondo zapaltzen dute azeleragailua. Jarritako lurreko gomazko motelgailuek ez dute bere funtzioa betetzen. Kamioek, busek, SUVek eta motorrek ez dute trabarik aurkitzen eta normala da lurpeko zatia 80 km/orduko abiadurarekin zeharkatzea. Motelgailu gehiago, zabalera osoa hartzen dutenak, eta hobeto jarrita, distantziari dagokionez, izan zitekeen irtenbide bat. Erradarra jartzea ere bai. Nahi duzuena, baino zerbait bai.
J.S.Z. 12/10/2026 12:11 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria