Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Mugikortasunaren astea, zertarako?

Iruzkin berri bat gehitu
Mugikortasunaren astea lau haizeetara zabaltzen den honetan, galdera da: beste behin ere, itxurakeria? Pasa den ikasturtean Kexa gutuna bidali nuen Udaletxera; sei hilabete pasa ondoren, erantzunik ez. Arazoa: Samaniegon, bat-batean, Hiribusak ordutegia aldatu zuen. Nire alaba Atletismora joan behar izaten du, eta garaiz ibiltzeko, Hiribusa hartu behar du. Pasa den urtearen erdialdean edo, bat-batean, ordutegia aldatu, eta orain ezin hartu. DBH-tik 16:30ean ateratzen dira, orain, ordea, aldaketarekin, 16:20an ateratzen da eskolatik: ezinezkoa hartzea. Eskolan galdetuta, Udalarekin hitz egiteko; autobusekoekin hitz eginda, normala, arrazoi dugula, kexa jartzeko; kexa jartzean, Udalak ezta erantzun ere egin, Bikain! Hori gutxi balitz, beste autobus bat hartzen hasi da, Berrobira doana, ustez; aurrekoan, gidaria aurpegi txarra, autobus hori ez omen zen eskolatik herrira jaisteko. Horrela ibili behar al dute gure umeek? Mesede eske jaisteko? Aitzakiak aitzaki (jarriko dituzuenak), garbi dago konponbide bi baino ez direla: autoz igo alabaren bila, edo atletismoa utzi. Nahi duzuena erantzungo didazue, baina horiek biak baino ez daude. Beraz, ondorengo mugikortasunaren asteko argazkiak, kartelak, propaganda zabaltzean, eta horrelakoak egitean, agian soberan daudela pentsatu beharko litzateke, azkenean errealitatea eta egunerokotasuna bestelakoa delako.
I.M.O. 8/10/2026 16:39 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria