Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Alde zaharreko kutsadura akustikoa.

Iruzkin berri bat gehitu
Alde zahar guztian, baina zehazki Berdura plazan, goizero-goizero goizeko 7etan kartxerrarekin plazako lurra garbitzen dute. Jarraian, garbiketako ibilgailuak pasatzen dira kaleetatik eta batzuetan haizegailuekin ere ibiltzen dira kaleak garbitzen. Soinua goizeko 8ak baino lehen ezin dela egin entzun dut, eta hori hemen ez da errespetatzen. Gailu guzti hauek ateratzen duten soinua izugarria da. Eta leihoak itxita lo egitea behartzen gaituzte. Garbiketako ibilgailu eta haizegailu elektrikoek alde zaharreko eta herri guztiko isiltasuna eta lasaitasuna bermatuko luketeela uste dut. Gainera, ez dut uste egunero kartxerrarekin garbitzeko beharra dagoenik, horrek gastatzen duen ur kantitatea izugarria baita.
M.S.L. 24/6/2026 07:36 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria