Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Hiribusa eta Samaniego

Iruzkin berri bat gehitu
Nori okurritu zaio hiribusaren ordutegia aldatzerakoan Samaniego herri ikastetxeko geldialdia 16:20tan egitea? Ez al dakizue ikasleak 16:30tan ateratzen direla? Udalak horrela zaintzen ditu umeak? Erabiltzaile asko daude Tolosako beste puntan dagoen udal kiroldegira joateko hiribusa erabiltzen dutenak eta orain kotxez eraman behar ditugu. Horrela nahi dezute garraio publikoa erabiltzea? Berriro ere publikokoak kaltetzen
I.G.C. 9/1/2026 18:30 Haserre 
Tolosako Udala:
Egun on. Udalaren helburu nagusia da mugikortasun jasangarria sustatzea eta eredu honen oinarrietako bat da, hain zuzen, ibilgailu ez motordunen (oinez edo bizikletaz, adibidez) bidezko joan etorriak lehenestea. Samaniegoko HH eta LHko ikasleen eskola ordutegiaz eta egoeraz jakitun ginen. Kasuistika ezberdinak kontuan hartzen baditugu ere, batzuetan, ezinezkoa da hiribus zerbitzua bakoitzaren beharretara erabat egokitzea. Momentu honetan ez dugu egoki ikusten aldaketa gehiago egitea. Hala ere, egoeraz eta eskaeraz jakitun izanda, azterketa sakonago bat egingo dugu. Ondo izan. Ingurumen saila.
  13/1/2026 08:53
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria