Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Hiribusaren ordutegi berria

Iruzkin berri bat gehitu
Samaniego Ikastetxeko ikasle baten gurasoa naiz, eta idatzi honen bidez nire kexa formala helarazi nahi dizuet "Hiribusa" zerbitzuaren ordutegi berriaren harira. Ordutegi aldaketa berriarekin, Hiribusa 16:20etan pasatzen da ikastetxetik gertuen dagoen geralekutik. Hala ere, Samaniego Ikastetxeko ikasleak 16:30ean ateratzen dira eskolatik, eta ondorioz, umeek ezin dute autobus zerbitzu publikoa erabili. Egoera honek eragin zuzena du familien eguneroko antolaketan eta, bereziki, ikasleen ongizatean. Garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da haurrek autonomia pixkanaka garatu dezaten eta eskolaz kanpoko ekintzetara edo bestelako jardueretara garaiz eta segurtasunez iritsi ahal izateko. Une honetan indarrean dagoen ordutegiarekin, aukera hori guztiz galarazita geratzen da. Hori dela eta, Hiribuseko ordutegia berrikustea eta egokitzea eskatzen dizuegu, ikastetxeko irteera-orduekin bateragarria izan dadin. Umeen beharrei eta ongizateari lehentasuna ematea ezinbestekoa dela uste dugu, baita Tolosako garraio publikoaren erabilera sustatzea ere. Eskertuko genizueke egoera hau kontuan hartu eta beharrezko neurriak hartzea. Zuen erantzunaren zain geratzen naiz.
A.A.S. 23/12/2025 13:51 Triste 
Gu ere Samaniegoko gurasoak gara eta ordutegi aldaketak Samaniegoko familiei, eta bereziki haurrei kalte egiten die. Berrikusi dezazuen eskatzen dugu. E.A.L
E.A.L. 23/12/2025 15:41 Triste 
Tolosako Udala:
Egun on. Azken urtetako hiribus zerbitzuaren gaineko kexa eta eskaerei erantzun asmoz, eta beste zenbait faktorek behartuta, ibilbidean eta ordutegian zenbait aldaketa egin dira. Udalaren helburu nagusietako bat da oinezko edo bizikleta bidezko joan etorriak lehenestea, garraio publikoaren aurretik. Horretarako, aipatutako eremuan zebra-bide eta oinezko pasabideak modu seguruan igarotzeko moduan daudela uste dugu. Bestetik, gogoan izan behar da HH eta LHko haurrek, arautegiaren arabera, hiribusean heldu baten zaintzapean bidaiatu behar dutela beti. Horiez gain, udalaren helburua herritarrei ahalik eta hiribus zerbitzu integralena ematea bada ere, jakin badakigu, batzuetan, ezinezkoa dela zerbitzua bakoitzaren beharretara erabat doitzea. Hauek guztiak kontuan hartuta, beste zenbaitekin batera, momentu honetan ez dugu egoki ikusten aldaketa gehiago txertatzea. Hala ere, zuen egoeraz eta eskaeraz jakitun izanda, egin dituzuen proposamenen azterketa sakonago bat egingo dugu eta zerbitzua hobetzeko saiakeran jarraituko dugu. Ingurumen saila.
  29/12/2025 10:32
Nik ulertu ezin dudana da Samaniego eskolari bizkarra eman eta eskolako ordutegiari egokitu ezina. Ez da hainbeste eskatzea autobusa 10minutuz aurreratzea. Badira ikasle batzuk usabal kiroldegira autobusez joaten direnak eta sekulako mesedea egiten die autobusak. Orain nola joan behar dute? Bizikletaz, euria ari duenean?
J.R.O. 30/12/2025 13:24 Triste 
Hiribusaren ordutegiak ez diote mesederik egin inoiz Samaniegoko ikasleei, azkeneko urteetan gainera batzuetan ez zen ezta geltokira igotzen behar zen orduetan... Orain ordutegi aldaketarekin kalte handiagoa egiten zaie 12 urte arteko umeei. Zaharrenak hartuko dute bizikleta edo oinez joango dira behar badute, adin txikikoak direnak horrelako zerbitzuak behar dituzte, eskolatik kanpoko ekintzetan parte hartu ahal izateko kondizio egoki batzuetan. Tolosa bezalako herri batek ezin ditu horrelako zerbitzu kaxkarrak eskaini. Eta zoritxarrez, beti berdinek ordaintzen dute. Ez dugu gaizki pentsatu nahi, baina datu objektiboak dira...
J.R.G. 8/1/2026 08:14 Haserre 
Agian gaizki ulertu dut baina zuek nahi dezutena udala bezala samaniegoko ikasleek hiribusa ez erabiltzea da? Usabaleko udal kiroldegira adibidez oinez edo bizikletaz joatea Tolosako beste puntan dagoena? Neguan? Hotza eta euriarekin? Ordutegi aldaketa honek argi dago nor kaltetzen duen. Espero dut ausnarketa egitea eta konpontzea
I.G.C. 9/1/2026 18:45 Haserre 
Kaixo, Tolosako herritarra eta Samaniego ikastetxeko gurasoa naiz. Gure herriko autobus zerbitzuaren egungo ordutegiak sortzen duen egoera kezkagarria salatu nahi dut. Eskolako eta eskolaz kanpoko jardueren ordutegiak ez dira bateragarriak autobus zerbitzuaren ordutegiarekin. Horren ondorioz, gurasook behartuta gaude haurrak estraeskoletara autoz eramatera edo, beste kasu batzuetan, haurrak herriko mutur batetik bestera oinez joatera. Bi egoerek ondorio larriak dituzte: batetik, haurren segurtasuna arriskuan jartzen da, eta, bestetik, ibilgailu pribatuen erabilera eta trafikoa nabarmen areagotzen dira. Kontuan hartu behar da eskola herritik urrun dagoela eta, beraz, garraio publikoa ezinbesteko zerbitzua dela familia askorentzat. Ezin da onartu zerbitzu publiko baten antolaketa desegokiak familien gain uztea ondorio hauek, are gehiago administrazioek mugikortasun jasangarria eta trafikoaren murrizketa helburu gisa aldarrikatzen dituztenean. Hori dela eta, autobus zerbitzuaren ordutegia berehala berrikustea eta eskolako zein estraeskolako ordutegietara egokitzea eskatzen dugu, haurren segurtasuna eta trafikoaren murrizketa lehentasun nagusitzat hartuta. Mesedez, berriro ere ordutegiari bira bat ematea eskatzen dut. Eskarrik asko.
N.C.H. 11/1/2026 17:58 Haserre 

N.C.H. 11/1/2026 18:02 Haserre 

N.C.H. 11/1/2026 18:03 Haserre 

Aste honetan, astelehena 20:43(otsailak23) Iurren eta asteartea 19;38 (otsailak 24), Iurren ia 5 minutu lehenago pasa da, asteartean galdu egin nuen, geltokira iristen ari nintzela, izugarrizko abiaduran pasa zen, ezdakit bezerorik ba ote dagoen ikusten duen ere, kotxez herriko beste puntu batera gerturatu ninduten eta autobusa hartu nuen, txoferrari komentatu eta sentitzen zuela, ezdakit Tolosan bueltaka ibiltzea duen helburu .... Klinikara iritsi eta han tartea geldirik. Astelehenean, izugarrizko abiaduran eraman gintuen, egundoko frenazoak emanaz, gero klinikara igo eta bertan geldirik tartea egiten. Begirune falta izugarria gidariak.
L.E.S. 24/2/2026 23:16 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

DMacroWeb-ek eraikitako web orria