Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Zaborraren prezio bidezkoagoak, noizko?

Iruzkin berri bat gehitu
Aurreko iradokizunetan esaten duten bezala, izugarrizko igoera pairatu dugu zaborraren erreziboetan. Erabaki errezenera jo du Udalak. Ez, ordea, bidezkoenera. Tolosan, oker ez banago, ez da kontuan hartzen zenbat pertsona dauden etxe bakoitzean, ezta zein etxetan egiten den zabor sailkatze egokia ere. Ez zait onargarria iruditzen eta jokamolde horrek gainera ez du batere laguntzen birziklapenaren aldeko konpromisoan. Bilbon, datorren hilabetetik aurrera, kontuan hartuko dute zenbat lagun bizi diren etxe bakoitzean, zabor gehien sortzen duenak gehiago ordainduko du eta zakarrontzi marroia maiz erabiltzen duenak hobariak izango ditu. Euskadiko hiri handienean neurri horiek guztiak martxan jartzea posible bada, zergatik ez Tolosan?
J.S.Z. 22/12/2025 14:22 Normala 
Tolosako Udala:
Kaixo. Udala 7/2022 legearen, hondakin eta lurzoru kutsatuenaren, helburu eta betekizunetara egokitzeko lanean dabil. "Kutsatzen duenak ordaindu behar du" printzipioaren baitan lan egin behar du udalak. Zentzu horretan, udala dagoeneko badabil, besteak beste, zaborraren tasak egokitzeko lanetan, tasetan kontuan hartu beharreko aldagaiak aztertzen eta udalerrira egokitutako proposamen zehatz bat lantzen. Ondo izan. Ingurumen saila.
  29/12/2025 09:47
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria