Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

KONPOSTAGAILU EGOERA KASKARREAN

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo, Duela egun gutxi langileak etorri dira Iurre auzoko konpostagailua hustutzera. Hustu ondoren, plastikozko oholak ez dituzte ongi jarri eta horren ondorioz, 3 zentimetroko tartea dago zorua eta lehenengo oholaren artean. Tarte honetatik saguak eta arratoiak sartu litezke konpostagailuaren barruan, janariaren eta berotasunaren bila. Izan ere, arazo hau pairatu genuen aurreko konpostagailu zaharrarekin eta ez dugu orain arte sofritu konpostagailu berriarekin. Gutun honen bidez eskatzen diot Udalari ahalik eta azkarren jar ditzan oholak modu egokian, tarterik utzi gabe, karraskariren bat konpostagailuaren barruan sartu aurretik. Mila esker zuen arretarengatik.
X.M.I. 21/12/2025 16:44 Normala 
Tolosako Udala:
Egun on. Eskerrik asko informazioa bidaltzeagatik. Abisua dagoeneko bideratu da. Epe motzean konpontzea espero da. Ondo izan. Ingurumen saila.
  Gaur 09:11
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria