Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Hainbat mutikoren "jolas" arriskutsua hiribusean

Iruzkin berri bat gehitu
Gaur, azaroak 7, ostirala, 16:47ko hiribusa hartu dut Larramendi 11ko geralekuan. Igo bezain pronto, aho bete hortz gelditu naiz 10/12 urte inguruko hainbat mutikok izandako jarrerarekin. Zutik, aulkiak libre egon arren, eta gelditu gabe. Atzetik aurrera eta aurretik atzera, gelditu gabe lurpeko zatia egiten genuen bitartean. Hori gutxi balitz, Larramendi 1eko geralekura iristear ginela, txirrina jo dute. Bost edo sei mutikok jaitsi egin dira, markesinan eseri eta berriro abiada bizian igo dute busera. Bat ere ez da bertan gelditu. Hau da: behartu dute busa gelditzera alferrik eta arriskua hartu dute zeren eta buseko ateak harrapa zitzakeen. Jolasa balitz bezala. Ikusita nola jokatu duten garbi dago ez dela lehenengo aldia. Portaera onartezina, lehenengo eta behin beraien segurtasuna jokoan delako, bapateko gelditze batek buseko muturrera eraman ditzakeelako, eta baita gainontzeko bidaiarientzat pasabidea ez dagoelako libre.
J.S.Z. 7/11/2025 19:38 Triste 
Tolosako Udala:
Eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik eta egoera hauen berri emateagatik. Tolosako Udalak bide-hezkuntza saioak eskaintzen ditu ikastetxeetan eta horien bitartez mugikortasunari loturiko praktika onak lantzen dira ikasleekin. Antolatzen diren beste hainbat ekimen eta jardueren bidez errespetuzko jarrerak ere sustatzen dira. Hala ere, herritar guztion ardura da, eta ez soilik Udalarena, horrelako jokabide desegokiak ekiditea, errespetuzko jokabideak sustatzea eta horrelako egoeren aurren parte aktibo izatea. Ingurumen saila.
  17/11/2025 16:35
Jakinaren gainean gaude Udaletxearen aldetik mugikortasun arloko ekintzak antolatzen direla eskoletan. Dena den, eta horrekin lotuta, bizikletarekin hainbat umek eta nagusik daukaten jarrera ez da inolaz ere onargarria. Umeak eskolatik bueltan binaka edo hirunaka joaten dira bidegorritik, eta kontrako norabidean norbait badator,binaka jarraitzen dute, beste aldera doan txirrindulariari toki exkaxa utziz. Zer esanik ez asteburuetan bereziki txirrinduan dabiltzan helduak...bidegorritik zein errepidetik joaten dira, batetik bestera pasaz beraien beharraren arabera eta zebrabideetako oinezkoak errespetatu gabe....edukazioa pixkat denontzat ez legoke gaizki!
E.L.I. 9/12/2025 18:11 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria