Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Alde Zaharra eta txakurrak

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo: Alde Zaharrean bizi naiz orain dela urte bat ezkeroztik. Entzuna nuen txakurren kakek eta pixak presentzia handia dutela auzoan, eta ez da gutxiagorako izan. Txakurren presentzia izugarria da, pertsonak adinakoa esango nuke, eta horregatik uste dut beharrezkoa dela arauren bat egotea, txakurra izatea erantzukizun handiko zeregina baita. Uste dut goizeko garbiketa brigadak ondo garbitu arren, beste zerbait egin beharrean dagoela udala. Hemen proposamen batzuk: - Garbiketa kamioia aprobetxatuz, kale ertzeetan repelente naturalak botatzea. Txakurrei kalterik egin gabe. - Abisuak jartzea, alde zaharreko kaleetan pixa eta kaka egitea debekatzen dutenak, berdeguneetan soilik izatea aukera hori. - Txakurrak pixa egin duen lekuan produktu garbitzaileren bat botatzea behartzea( jabe gutxi batzuk ikusi ditudan bezala). - Eta kasurik larrienetan eta egoera hobetu ezean, neurri gogorragoak ezartzea. Adibidez, hiriburu handietan pertsonei isuna jartzen zaien bezala kanpoan pixa egiteagatik, hemen txakurren jabeei jartzea. Gai larria da hau, alde zaharrean egunero ibili behar dugun bizilagunontzat eta zer esanik ez alde zaharraren zaintzarentzat eta biziberritzearentzat. Berdura plaza inguruan adibidez eguneroko kontua da kakaren bat topatzea portal parean eta zer esanik ez pixaz blaituta egotea plazaren inguruko ertzak, horrek dakarren kiratsarekin. Gainera, haur asko ibiltzen den eremua da eta jostailuak pixez blaituta ibiltzen dituzte askotan. Espero dut neurriren bat ezartzen hastea. Mila esker.
M.S.L. 30/9/2025 18:08 Haserre 
Alde zaharrean salatzen duzuna herriko beste auzo batzuetan ere gertatzen da. Larramendiko egoera behin eta berriz komentatu dut webgune honetan eta baita hainbat neurri proposatu ere. Ez da ezer egin. Duela gutxi esan nion zinegotzi bati zakurren kontua (kakak eta, batez ere, pixak) mendian behera datorren elur bola dela. Neurririk hartu ezean, beranduegi helduko diotela gai honi. Udalak badu animaliei buruzko ordenantza, bete eta betearazten ez dena. Informazio eta sentsibilizazio kanpainek ez dute helburua lortzen. Tamalez, gure gizarte honetan badakigu ze neurri mota behar diren benetan eraginkorrak izan daitezen: poltsikoa ukitzea. Ortuellan duela gutxi 300 euroko isuna jarri zioten jabe bati zakurra solte eramateagatik.
J.S.Z. Gaur 09:51 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria