Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

HIRIBUSA

Añadir nuevo comentario
Irakurri berri dut, hiribusak, irailetik aurrera ibilbidea aldatuko duela, iurramendi egoitza zerbitzurik gabe geratuko dela eta iurramendi paselekuko bizilagunak ere, lehen auzo amaiera arte zerbitzua zutenak, orain ez dela auzo bukaera arte iritsiko. Ikastolara ere ikasle asko gerturatzen zituen zerbitzu honek. Egoliarren eta bisita joaten direnen soluzio ez det ikusten igogailua,... Iurramendi egoitzara igotzeko bidean orain bertan obratan daudela ikusita, zuek uste bidea ezin dela pixkat zabaldu? Arazoa ez da hiribusarena soilik, bi kotxe ere ezin dira ia gurutzatu, Hurrena kotxeak ere ezingo dute igo? ez da ulertzen hartu den erabaki hau. Lehen beste auzo bat zegoen zerbitzurik gabe eta orain beste bat, arazoari soluzioa bat eman beharrean, arazoa lekuz aldatu dela ikusten dut. Espero det, gaia ausnartu eta berrikusia izango dela.
L.E.S. 28/8/2025 10:58 Normal 
Tolosako Udala:
Egun on, Eskerrik asko zure kezka gurekin partekatzeagatik. Hiribusaren ibilbide eta ordutegi aldaketaren helburua izan da hiribusa herriko ahalik eta gune gehienetara iristea eta maiztasun handiagoz. Iurramendi egoitzari dagokionez, batetik, autobusak zailtasunak ditu egoitza ateraino igotzeko bideen ezaugarriengatik. Bestetik, orain arte egoitzaraino igotzen ziren bi espedizioetako erabilera datuak oso baxuak dira. Hiribusa ez da egoitza ateraino iritsiko eta ulertzen dugu honek kezka sortu dezakeela egoiliar eta beren familiengan. Igogailuarekin eta hiribusak izango duen geraleku berriarekin (Kondeko aldapa aldeko sarreran etengabe geratuko da) iritsiera erraztuko dela ulertzen dugu. Hala ere, beste aukera batzuk aztertzen ere bagabiltza zailtasun handienak dituztenei egoitzarainoko zerbitzu bat eskaini ahal izateko. Amaitzeko, Ikastolara doazenak Usabal kiroldegiaren ondoan dagoen biribilgunean izango dute geraleku hurbilena. Iurramendiko pasealekuko bizilagunak Usabal kiroldegiko eta Iurramendi pasealekua, 10, izango dituzte geraleku hurbilenak. Agur bat,
  1/9/2025 10:30
Ikastolako sarrera-irteerekin ez dator bat, eta usabal kiroldegian geltokia egiten duenarena ez da soluzio Iurramendi auzoko ezinduentzat.
L.E.S. 11/9/2025 11:24 Normal 
Ikastolako sarrera-irteerekin ez dator bat, eta usabal kiroldegian geltokia egiten duenarena ez da soluzio Iurramendi auzoko ezinduentzat.
L.E.S. 11/9/2025 11:24 Normal 
Hiribuseko ordutegiko aldaketak direla eta, nahasmendu nabarmenak ditugu ORIXEko ikasleek. Izan ere, hiribusa santa luziako geltokitik 14:54 pasatzen da eta BATXILLERGOKO ikasleentzat ezinezkoa da autobus hori hartzea, 15:10 etan bukatzen baitugu. Hurrengoa 15:31etan da eta ikasle asko ez gara iristen geure eskolaz kanpoko kirol-egitekotara. Ez ditugu guztiz ulertzen santa luzia geltokiko ordutegiak, ikasleek hiribusa ez erabiltzeko eginak ematen baitute. Beraz, ordutegian aldaketa bat eskatu nahi genizueke; 15:15tan gutxienez geltokitik beste autobus bat pasa daitela. Eskerrikasko, zuen erantzunaren zain.
I.L.E. 11/9/2025 22:43 Enfadado 
Hiribusaren ordutegia ez da egokia. Orixeko ikasle bezala estraeskolarretara joatea ezinezkoa egiten zait ordutegi berriatengatik. Hau da, estraeskolarren ordutegia hiribuseko lehenoko ordutegiatren baitan aukeratu nuelako. Mesedez eskatzen dizuet ordutegia aldatzea lehenoko ordutegira. Honela zentzua izango luke eskolatik atera eta segituan joatea, eta bestela ez du zentzurik area igotzea ere.
Z.O.Z. 14/9/2025 11:57 Enfadado 
HIRIBUSAREN ORDUTEGI ALDAKETEN AURKA: Orixeko ikasle moduan idazten dizuet iruzkin hau. Kontua da, kurtso honetarako hiribusaren ordutegiko aldaketak direla eta, eskolaz kanpoko ekintzetara joan ahal izateko zailtasunak ditut. Aurreko urteetan, 15:10-etan Samaniegora joaten zen busaz baliatzen nintzela kontuan hartuta, iazko ordu berean autobus bat samaniegora joan dadin eskatuko nizueke. Mila esker.
N.G.B. 14/9/2025 12:00 Enfadado 
Orixekonikadlf bat naiz. Aurrekoa urtean Hiribusa Samaniego ikastetxe paretik 15:10 eran ateatzen zen eta aurten aldiz 15:35. Ikasle askok zerbitzu hau erabiltzen dugu Tolosa erdialdean ditugun eskokaz kanpoko iharduetak egiteko Guztiz ezinezkoa da garaiz iristea ordutegi berri honekin. Ez da ulergarria zazpi ordu ikasten igaro ondoren ordu erdiz autobusen zain egon behar izatea, kontuan izanda Tolosako edozein lekutara autobusa paradara iritxi aurretik etxea oinez iristeko denbora izan go genukela. Guztiz lotsagarria iruditzen zait zerbitzu bat eskeintzea ordutegiz kanpo, erabiltzaileek erabiliko ez badute, solilik zerbitzua badagoela esateko. Eskertuko nuke erantzun bat jasotzea, ez baida lehenengo kexa egiten dudana gai honi buruz eta ez dut erantzunik jaso.
L.I.O. 24/9/2025 09:34 Enfadado 
Tolosako Udala:
Egun on, Eskerrik asko zuen kezkak gurekin partekatzeagatik. Udalaren helburua da mugikortasun jasangarria sustatzea eta eredu honen oinarrietako bat da hain zuzen ibilgailu ez motordunen (oinez edo bizikletaz adibidez) bidezko joan etorriak lehenestea. Jasota geratzen dira zuen eskaerak eta ahal dugun neurrian saiatuko gara behar honi erantzuten. Herriari ahalik eta hiribus zerbitzu integralena ematea da gure helburua, baina jakin badakigu batzuetan ezinezkoa izango dela zerbitzua bakoitzaren beharretara erabat doitzea. Dagoeneko aztertzen ari gara hiribusaren Ibilbide eta ordutegi aldaketa honen ondotik jasotako proposamenak zerbitzua ahalik eta egokiena izan dadin. Ingurumen saila.
  26/9/2025 09:17
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb