Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Dama Berdean, bai. Larramendin, zergatik ez?

Iruzkin berri bat gehitu
Duela hainbat aste Udalak erabaki zuen Dama Berdeko biribilguneko semaforoak itzaltzea eta neurria egokia izan dela ematen du trafikoa arindu baita. Hori bai, oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna bermatzeko, hainbat seinale bertikal, argi ta guzti, ipini dira. Eta helburu berdinarekin, lurrean, gomazko konkorrak, errepide osoa hartzen dutenak, alderik alde. Nire harridura eta haserrerako, tramankulu mota horiek eskatu ditut behin eta berriz Larramendin eta ez orain dauzkagunak, ez baitute abiadura mantsotzeko balio, baino kasurik ez. Dama Berdeko biribilgunean segurtasuna areagotzeko jarri badira, Larramendin ere beharrezkoak dira, berriro esango dut: errepide osoa hartzen dutenak, abiadura eta honek dakarren zarata gutxitzeko. Eta ez bat lurpeko zatiaren mutur bakoitzean, baizik eta bi gutxienez, eraginkorrak izatea nahi baita. Berriro alferrik izango delakoan026
J.S.Z. 26/6/2025 19:52 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria