Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Geltoki gunetik behera bisibilitate eskasa

Iruzkin berri bat gehitu
Geltokitik etortzen diren kotxe gidariak, errepidea zertxobait beheruntz dagoenez, abiadura hartzen dute eta bapatean topatzen dira zebra bide batekin. Gune honetatik ume dezente pasatzen dira parkeruntz, kotxeek bisibilitatea ez dutenez, ziztu bisian pasatzen dira aldapaz lagunduz. Gune hau oso arriskutsua bihurtzen da kotseentzat. Horrez gain,nahiz eta gurutzbidean markak marraztuta egon, argazkian ikusten den bezala, kotxeak askotan aparkatzen dute gune honetan, oinezkoentzat bisibilitatea oraindik gehiago murriztuz. Duela urte asko poste batzuk jarri ziren marka hauetan, bisibilitatea handitzeko. Denboraren poderioz, erortzen joan dira eta harrezkeroz ez dira neurriak hartu, honela arriskuak handituz. Zerbait larriagoa gertatu aurretik, marka hauetan zeozer jarri beharko litzateke, geltokitik datozten kotxeek bisibilitate handiagoa izan dezaten? Mila esker!
I.G.C. 15/1/2025 10:25 Triste 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria