Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Uzturre kaleko desastrea

Iruzkin berri bat gehitu
Egun on. Uzturre kaleko bizilaguna naiz. Gure kaleko 9-11 portalen parean, jendeak lorategi-berdegunearen gainean aparkatzen du, sekulako lokaztiak sortuz neguan. Bere garaian, udaltzaingoaren zinta gorriaz hesituta, tarte batean errespetatu zen, baina norbaitek zinta kendu orduko, lehengo goerara itzultzen gara. Ezin dira piboteak jarri hor aparkatzea galarazteko? isun gehiago? Orokorrean jendeak ez ditu batere errespetatzen Uzturre kaleko marra horiak, espaloiak...nonahi aparkatzen dute. Ez da gauza bera gertatzen herriko erdigunean...pixka bat desanparatuak gaude alde horretatik. Zerbait egingo duzuelakoan...eskerrik asko.
A.U.A. 3/1/2025 09:19 Haserre 
Hemen Uzturre kaleko lokaztiaren irudia
A.U.A. 3/1/2025 09:55 Haserre 
Tolosako garbigunea. Jakin nahi nuke noiz irikiko duten Tolosako garbigunea. Aurreikusita zegoen data aspaldian pasa da eta asko luzatzen ari.da. Ustez obra bukatua dago .
M.G.E. 3/1/2025 18:06 Haserre 
Tolosako Udala: Alkatea
Egun on. Obra amaierako eginbideak falta dira. Iñauterien aurretik amaitzea espero dugu. Ondo izan.
  10/1/2025 13:33
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria