Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

LAPURDI APARKALEKUKO MANTENIMENDUA

Iruzkin berri bat gehitu
Alde zaharreko bizilagun bat naiz. Lapurdiko aparkaleku publikoko irteeran zoruaren egoera oso kaxkarra da. Zoruan hainbat arrakala eta hondatze daude eta horrek hainbat arrisku sor ditzake erabiltzaileentzat, batez ere eguraldi txarra egiten duenean. Egun hauetan, autoak eta batez ere furgonetak bertatik ateratzeko zailtasun handiak ditugu eta ondorioz, kotxeen karrozeriak markatuta ditugu. Hori dela eta, eskatzen dizuegu aparkaleku honen irteerako arranpako zorua aztertu eta beharrezko neurriak hartzea egoerari konponbide bat emateko eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Bertako argazki bat txertatzen dizuet egoera ikus dezazuen. Zuen erantzunaren zain. Mila esker.
M.K.U. 1/12/2024 16:01 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria