Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

ARGIZTERIA

Iruzkin berri bat gehitu
Iurramendi auzoko, beheko errotondatik goiko errotondara dagon espaloia argiztatua izan dadin lanean ari zarete edo beste bide batetik erreklamatu behar da ? Iluntzean buelta bat ematea besterik ez duzue dagon gabezia ikusteko.
L.E.S. 13/11/2024 10:45 Normala 
Tolosako Udala: Trantsizio energetikorako teknikaria
Egun on: Ingurune horretako argitasun gabeziaren berri badugu lehenagotik, baina orain arte ez da esku-hartzerik egin konponbide egokirik ez delako topatu, gaur egungo farolen, zuhaitzen eta espaloiaren diseinua dela eta. Pasabide honen aurreko gunean eraikitzen ari diren urbanizazio berrian jarriko diren farolekin argiztapen maila hobetzea espero da. Horren ondoren, aztertuko da nahikoa den edo ezer gehiago egitea behar ote den. Mila esker zure mezuagatik.
  19/11/2024 13:56
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria