Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

ARGIZTERIA

Iruzkin berri bat gehitu
Iurre auzoan, beheko errotondatik goiko errotondaraino dagon espaloain batere argirik ez dago. karreterara ematen duten farolak bai, baina zuhaitzen gainetik, espaloian ezer ikusten ez dela. Espaloi luze osoan behin ilunduta ezta ezer ikusten. Mesedez eskatzen det alden azkarren konponbidea ematea. Iurramendi pasealekuan, Oria ibaiaren ertzean ere,adarrak kimatu zuhaitzei, argia pasa dadin edo bestela farola bajuagoak jarri, ez da posible dagon iluntasuna, San Franzisko pasealekuan argi gehiago egiten duten farolak daude, auzoetan zergaitik ez??? Mesedez horri ere konponbide axkar eman, eskerrik asko.
L.E.S. 6/11/2024 11:47 Normala 
Tolosako Udala: Trantsizio energetikorako teknikaria
Egun on: Errotondatik Errotondara doan ingurune horretako argitasun gabeziaren berri badugu lehenagotik, baina orain arte ez da esku-hartzerik egin konponbide egokirik ez delako topatu, gaur egungo farolen, zuhaitzen eta espaloiaren diseinua dela eta. Pasabide honen aurreko gunean eraikitzen ari diren urbanizazio berrian jarriko diren farolekin argiztapen maila hobetzea espero da. Horren ondoren, aztertuko da nahikoa den edo ezer gehiago egitea behar ote den. Bestalde, udala garatzen ari da Iurramendi pasealekuaren berritze proiektua , irisgarritasun eta argitasun arazoi aurre egiteko. Bien bitartean, zuhaitzen adarren kimaketa lanak egiten jarraituko dugu (dagokion epeetan beti) itzalak murrizteko. Luminaria motak aldatzea ere aztertzen ari gara, urbanizazioaren proiektua denboran gehiegi luzatuko balitz, gutxienez argiztapen maila ahal den heinean hobetzeko. Mila esker zure mezuagatik.
  19/11/2024 14:25
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria