Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

FAROLARIK EZ DAGO

Iruzkin berri bat gehitu
Iurre auzoan, beheko errotondatik goiko errotondaraino dagon espaloain batere argirik ez dago. karreterara ematen duten farolak bai, baina zuhaitzen gainetik, espaloian ezer ikusten ez dela. Espaloi luze osoan behin ilunduta ezta ezer ikusten. Mesedez eskatzen det alden azkarren konponbidea ematea. Iurramendi pasealekuan, Oria ibaiaren ertzean ere,adarrak kimatu zuhaitzei, argia pasa dadin edo bestela farola bajuagoak jarri, ez da posible dagon iluntasuna, San Franzisko pasealekuan argi gehiago egiten duten farolak daude, auzoetan zergaitik ez??? Mesedez horri ere konponbide axkar eman, eskerrik asko.
L.E.S. 3/11/2024 20:29 Normala 
Tolosako Udala: Trantsizio energetikorako teknikaria
Egun on: Errotondatik Errotondara doan ingurune horretako argitasun gabeziaren berri badugu lehenagotik, baina orain arte ez da esku-hartzerik egin konponbide egokirik ez delako topatu, gaur egungo farolen, zuhaitzen eta espaloiaren diseinua dela eta. Pasabide honen aurreko gunean eraikitzen ari diren urbanizazio berrian jarriko diren farolekin argiztapen maila hobetzea espero da. Horren ondoren, aztertuko da nahikoa den edo ezer gehiago egitea behar ote den. Bestalde, udala garatzen ari da Iurramendi pasealekuaren berritze proiektua , irisgarritasun eta argitasun arazoi aurre egiteko. Bien bitartean, zuhaitzen adarren kimaketa lanak egiten jarraituko dugu (dagokion epeetan beti) itzalak murrizteko. Luminaria motak aldatzea ere aztertzen ari gara, urbanizazioaren proiektua denboran gehiegi luzatuko balitz, gutxienez argiztapen maila ahal den heinean hobetzeko. Mila esker zure mezuagatik.
  19/11/2024 14:40
Egunon. Hor ibiltzen garen jende kopurua kontuan izanik, ezin da itxoiten geratu, ez da ezer ikusten, argiaren beharra begibistakoa da. Badaude bi puntu dituzten farolak, bata alde batera eta beste beste aldera, ez da hain zaila, ezin gara urbanizazioa bukatzen duten arte itxoiten egon. Herritarrak, zergak ordaintzeko garain ondo etortzen zaigun arte itxaron ezin dugun bezela, bete behar hauek ere ez dute itxaroterik. Ekintzak behar ditugu eta ez denbora pasatzen utzi, neguan gaude, arratsaldeko 18:00 etako iluntzen du eta hor konkretuki ez da ezer ikusten. Gehitu, esapaloi horretan ibiltzen diren bizikletak, gainean dituzun arte ez dituzula ikusten, baztertzen hasi eta ikusten ez duzunez, gainera ateratzen diren zuhaitzen sustraiekin norbait, hankaz gora erortzen denean hasiko gara bazterrak nahasten, beti bezala. Kimaketen zain... zuhaitz mota horietan, uste dut sekula ez direla kimatu, eta egin ezkero ez luker ezer konponduko farolak bait dira falta direnak.
L.E.S. 20/11/2024 09:57 Haserre 
Zalantzan jartzen det, behin ilunduta bi lekuetatik pasa zaren bai Iurramendi pasealekutik baita Iurramendi beheko errotondatik goiko errontondako espaloitik, pasa zaitez behin ilundutakoan eta ikusiko duzu. Eskaerak behin eta berriz eginda daude, denbora pixkat utziko det zerbait egiten den ikusteko baina ezer egin ezean, (ezta nahikoa bi adar moztearekin ez bait da ezer konpontzen, zerorrek arrazoi gehiago eman dizkadazu baieztatzeko ez daudela egoki eta seguru bi gune horiek) beste erreklamazio bide bat hartu beharrean aurkituko naiz. Bada garaia, hainbeste jende dabilen bi gune horiek argiztatu daitezen eta behin ilundutakoan pasabide SEGURUAGOAK izan daitezen. Emandako erantzuna, ez zait batere egokia iruditzen, ente publiko batean zaudeten teknikariak, bakoitzari bere alorrean, aurkezten edo sortzen zaizkion arazoak ondo ikasi eta lehen bait lehen konponbideak emateko zaudete eta ez kajoian pilatzeko. Gaur egunea bi arazo hauei irtenbide azkar bat emateko konponbiderik ez dagoenik zalantzan jartzen dut. Iurramendi paselakuan, farola bajuago eta indar gehiagokoak jarrita nahiko litzateke eta beste espaloian berriz berdinarekin konponduta legoke edo dauden farolei adar batzuk jarri espaloira zuzenduda. Zerbaitetarako zaudete alor bakoitzeko teknikariak ezta? arazoak soluzio bidean lehen bait lehen jartzeko ezta?
L.E.S. 20/11/2024 11:01 Normala 

L.E.S. 20/11/2024 11:02 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

DMacroWeb-ek eraikitako web orria