Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Hondartza-boleia, lehengo lepotik...

Iruzkin berri bat gehitu
Aurten, berriro, 5 eguneko txapelketa. Arratsalde-gaupartean ostiral arte eta larunbatean egun osoan. Udalaren webgunearen arabera, ordutegia 16:00etatik 22:00etara. Lanegunetan, ordea, megafonia ez da inoiz isildu 11:15 baino lehen. Bizilagunen lasaitasuna? Blablabla. Baino jende asko bilduko zen? Ba ez. Ordu horietan 20/25 lagun, gehienak taldeetako kideak. Megafonia behintzat neurtua ezta? Ezta ere. Beharrezkoa zena baino askoz dezibelio gehiago. Kexa aurkezteko asmoa duzu? Jakina, baino ez du ezertarako balioko
J.S.Z. 14/9/2024 14:59 Normala 
Tolosako Udala: Kirol Teknikaria
Arrazoi duzu arauak errespetatzeko daudela eta kontrola egin behar dela, baina aipatu behar dizut bolei taldekok errespetatu zutela ordutegia, kontua da web orrian gaizki zegoela adierazita. Baimena aste egunetan 23:00 arte zuten, aldiz, larunbatean 1:00 ak arte. Kontuan hartu ere txapelketa lekuz aldatzen dela urtero, bizilagunen lasaitasuna bermatzeko asmotan. Azkenik barkamena eskatu gaizki egindako horiengatik.
  19/9/2024 08:43
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria